BILDUMA IRAUNKORRA
Gomendatutako ibilbidea
Francisco de Goya
Fuendetodos, Zaragoza, 1746-Burdeos, Frantzia, 1828
1797
Olioa mihisean, 83 x 65 cm
Ramón de la Sota y Aburto jaunaren dohaintza, 1980
Martín Zapater (1746–1803) Goyaren lagun handia izan zen, Zaragozako Eliz Eskoletan ezagutu zirenetik. Gizon ilustratua eta San Fernandoko Arte Ederren Erret Akademiako kidea izan zen, eta Karlos III.ak Aragoiko Noble titulua eman zion, bere eskuzabaltasunagatik. Arrakastaz aritu zen merkataritzan, eta gutun ugari trukatu zituen Goyarekin. Korrespondentzia hori funtsezkoa da margolariaren izaera ezagutzeko. 1797an, Goya Madrilen zegoenean bizitzen eta arrakasta handiko margolaria zenean, erretratu hau eskaini zion Zapaterri, zazpi urte lehenago ere haren beste irudi bat egin zuen arren. Oraindik ere ukitu neoklasiko samarra duen margo honek Zapater heldu eta osasuntsu baten irudia eskaintzen du. Goyak Zapaterren aurpegian jarri zuen arreta osoa, non haren sudur handia nabarmentzen baita –Goyak "sudurluze" deitzen zion–, begirada zintzo eta zuzenaz gain. Hain zuzen ere, begiradari esker, lagunaren adierazkortasuna eta izaera markatu eta irekia harrapatu ahal izan zuen. Ondoren, garai erromantikoko gustuei jarraituz, mihisea ebaki egin zen eta forma obalatua eman zitzaion. Francisco de Goyak Zaragozan ikasi zuen pintatzen, eta, 1775ean, Madrilera joan zen. Gortean Bayeuren babesa zeukan, eta modu bikainean landu zituen genero guztiak. Erretratu-egile gisa dohain apartak zituenez, Karlos III.a, Karlos IV.a eta Fernando VII.a monarken eta nobleziaren margolari gogokoena izatera heldu zen. Hain zuzen ere, Fernando VII.ak errepresio basatia praktikatzen zuen liberalen aurka, eta, 1824an, Goyak ere errepresio horretatik alde egin behar izan zuen. Bordelen jarri zen bizitzen –ordurako 78 urte zituen–, eta, lau urte geroago, hil egin zen. [A.S.L.]

Capak, Chimek eta Tarok Espainiako Gerra Zibilari buruz egindako negatiboen berraurkikuntza
32. Aretoa
12|02|27 • 12|06|10
Bilboko Arte Ederren Museoak eta Tf Editores.ek, Sorigué Fundazioaren lankidetzarekin.
260 artelan baino gehiago zure atzamar puntan. Nabigatu era kronologikoan eta ezagutu Antonio Lópezen lana, edo atsegin hartu eta gozatu haren artelan ospetsuenen xehetasun guztiekin, gigapixel teknikaren bitartez.
Bi...
Bilboko Arte Ederren Museoko Antzinako Brontzeak. Taramona-Basabe bilduma
Gure museoan dauden brontzezko antzinako 96 figurek bilduma berezienetakoa osatzen dute. Bilduma Manuel Taramonaren alargun Mercedes Basabe y Cotoner andreak eman zuen dohaintzan 1942an, senarraren nahia betez.
Bilduma, Scala Group argitaletxe italiarrak egindakoa, bidaia bikaina da Europako museo nagusietako aretoetatik eta arte-ondaretik zehar; horien artean, Bilboko Arte Ederren Museoa...
2011ean zaharberritutako lanen aurkezpena
ilboko El Corte Inglésen eta museoaren arteko lankidetza 1990. urtean hasi zen. 2000. urterarte 11 artelan zaharberritu ziren, museoaren kanpoaldean dagoen eta Bilboko Udaletxe...
Online dendako nobedadea
inprimatzearen materiala eta tamaina aukeratu ahal izango dituzu, bai eta akabera ere: papera edo mihisea, mihisea bastidorean muntatuta, markoztatuta, etab. Bereizmen handiko inprima...