Bilboko Arte Ederren Museoa Les Plus Grands Musées d’Europe bilduman

Bilduma, Scala Group argitaletxe italiarrak egindakoa, bidaia bikaina da Europako museo nagusietako aretoetatik eta arte-ondaretik zehar; horien artean, Bilboko Arte Ederren Museoarekin batera, Parisko Louvre museoa, Madrilgo El Prado eta Reina Sofía museo nazionalak, Londresko National Gallery eta Tate Britain, Florentziako Uffizzi edo San Petesburgoko Hermitage ere badaude. Faszikulu bakoitzak 360º-ko bisita birtuala eskaintzen duen DVDa, maisulanen aukeraketa jasotzen duen liburua, eta Europako museo ospetsuenetako aretoak ikusteko eta bertako maisulanak miresteko mp3 audio-gida ditu.

Booklet et DVD

Búsqueda en el sitio