Museoko sailetan mende osoan sortutako dokumentazioa biltzeko, kontserbatzeko, sailkatzeko eta hedatzeko beharrizanagatik sortu zen Bilboko Arte Eder Museoaren artxiboa.

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen legediaren betebeharrak betez; hain zuzen ere, Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legea, Artxibo Zerbitzuen araudia onartzen duen 232/2000 Dekretua, eta Euskal Ondare Dokumentalari buruzko arau erregulatzaileak izan dira betetako arauak. Une honetan, kudeaketa dokumentalaren sistema integrala ezartzeko aldez aurreko azterketa egiten ari gara.

Fondoetan, batez ere, patronatuetako akta-liburuak, urteroko memoriak, artelanen erregistro-liburuak, urteroko inbentarioak, gutunak eta argazki-erregistro zabala daude (argazki gehienak Arte Eder Museokoak dira). Arte Modernoko Museoaren jarduerari buruzko fondoak urri samarrak dira. Gaur egun, dokumentazioaren zati handi bat digitalizatze eta informatizatze prozesuan dago.

Erakundearen dokumentazio propioaz gain, artxiboak interes historiko eta artistiko handiko dokumentuak gordetzen ditu. Dokumentu horiek dohaintza partikularretatik edo Museoaren beraren eskurapenetatik daude jasota, eta arreta berezia ematen zaie euskal artistekin lotutako dokumentuei. Atal honetan, Gutiérrez de Zubiaurre fondoa nabarmendu behar da; izan ere, bertan dago jasoa Valentín, Ramón eta Pilar de Zubiaurre anai-arreben korrespondentzia. Era berean, Ricardo Gutiérrez Abascal (Juan de la Encina ezizenaz ezagunagoa) arte kritikari bilbotarrak erbestean egindako lana ere azpimarratu beharrekoa da, irakasle aritu baitzen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Arkitekturako Eskola Nazionalean. Beste dohaintza dokumental nabarmen bat Balerdi margolariarena da; bertan, gutunak, argazkiak, diapositibak eta abar daude, gehienak artistak berak egindako erakusketei buruzkoak. Eskuraketen atalean, Uranga fondoan gutun-liburu aipagarri bat dago; bertan, besteak beste, Ignacio Zuloaga, Francisco Durrio, Darío de Regoyos edo Manuel Losada artisten gutunak daude jasota.

Fondoak ikerlarien eskura daude, baldin eta kontsultaren arrazoia egiaztatzen badute. Horretarako, aldez aurretik deitu behar dute 94 439 60 60 telefonora.

Hemen, gure artxiboan gordetako dokumentu berezien aukeraketa bat eskaintzen dizugu:

Informazioa

Telefonoa 94 439 60 60

Faxa 94 439 61 45

Solicitud de información

Informazioa eskatzeko egiteko, formulario hau bete dezakezu:

Asteriskoarekin (*) markatutako datuak derrigorrez bete beharrekoak dira