Liburutegiak artean espezializatutako bilduma dokumentala dauka, diziplina horretako aditu eta ikerlariei zuzendua. 1985ean sortu zenetik, ikerketa-zentro gisa sendotu da, Museoaren zein interesa duen publikoaren beharrizanak asetzeko helburu bikoitzarekin. Bere esparru kronologikoak, oro har, Museoaren bilduma artistikoak ezarritako mugak hartzen ditu; hau da, XII. mendetik gaur egunera arte. Gainera, bere erreferentzia-esparrua dela eta, euskal arteari buruzko dokumentazioa biltzeko ahalegin berezia egiten du.

Artisten erakusketei buruzko monografia eta katalogo sorta garrantzitsuaz gain, beste hainbat gai biltzen dira bertan: museologia, museoen bildumak, artearen teoria, teknika artistikoak, kontserbazioa eta zaharberritzea, artearen historia eta mugimendu artistikoak, arkitektura, eskultura, dekorazio-arteak, marrazkigintza, diseinua, pintura, arte grafikoak, argazkigintza, zinema, Museoaren argitalpenak eta enkanteetako katalogoak. Gainera, erreferentziako bilduma esanguratsua dauka (entziklopediak, hiztegiak, artearen historiak, errepertorio bibliografikoak eta abar), bai eta sarrera libreko hemeroteka ere. Gaur egun, fondo dokumentalak 33.000 monografia, 300 aldizkari (horietatik, 140 oraindik argitaratzen diren argitalpenen bildumak dira) eta eskuko 33.500 katalogo eta liburuxka ditu, gutxi gorabehera.

Ordutegia: asteartetik ostiralera, 10.00etatik 15.00etara

Telefonoa 94 439 61 42

Zerbitzuak

Irakurketa eta kontsulta, aretoan

Irakurketa aretoan, fondo bibliografiko eta dokumentalak kontsultatu daitezke. Gainera, erreferentziako bilduma garrantzitsua dago bertan, sarrera librearekin –entziklopediak, hiztegiak, artearen historiak, errepertorio bibliografikoak, direktorioak eta abar–; era berean, hemeroteka atala ere badago, eta, bertan, oraindik argitaratzen diren aldizkarien azken zenbakiak daude ikusgai. Gainerako fondo dokumentala biltegian dago gordeta, eta edukia liburutegiaren katalogo automatizatuan kontsultatu daiteke. Katalogo hori erabiltzeko, kontsultarako OPACetatik edo Museoaren webgunetik sar daiteke. Mikrofitxak, mikrofilmak eta ikus-entzunezko materialak ere jartzen ditugu irakurleen eskura, eta ordenagailu eramangarrientzako konexioak ere badaude. Aretoko ordenagailuetatik Internetera sartu daiteke, ikerketa artistikoari buruzko gaiak kontsultatzeko eta liburutegiak dituen datu-baseak aztertzeko:

  • Arteder. Euskal Artearen Datu-basea: liburutegiak berak sortua eta zuzendua da. Euskal panorama artistikoari buruzko informazioa biltzen du, gutxi gorabehera, XIX. mendeko azken herenetik hasi eta gaur egunera arte. Edukiak etengabe berrikusten eta eguneratzen dira, eta eduki horiek hilero argitaratzen dira. Kontsultak www.bd-arteder.com helbidetik edo Museoaren webgunetik egiten dira.
  • International Bibliography of Art: BHA (Bibliography of the History of Art) delakoaren ondorengo datu-basea, nahitaezko baliabidea mendebaldeko arteari buruzko ikerketarako.
  • Artprice: arte-enkanteetan espezializatutako datu-basea.
  • La Gazette de l’Hotel Drouot: arte-enkanteei eta kotizazioei buruzko aldizkaria.

Irisgarritasuna

Liburutegiak Museoaren bildumako fondo artistikoei buruzko informazio-gunea ere badu, ikusmen urritasuna duten pertsonentzat egokituta.

Informazio bibliografikoa eta erabiltzaileen trebakuntza

Liburutegiaren funtzionamendu, zerbitzu eta baliabideei buruzko zalantzak argitu nahi duten erabiltzaileei tratu pertsonalizatua ematen zaie, eta laguntza ematen da ikerketarako behar den edozein informazio edo agiri lortzeko. Kontsultak liburutegian, telefonoz, posta elektronikoz edo posta arruntez egin daitezke.

Aleen erreserba

Katalogora Museoaren webgunetik sartu ostean, erabiltzaileak webOPAC delakoa erabili beharko du, interesatzen zaizkion aleak erreserbatu ahal izateko.

Dokumentuen erreprodukzioa

Erabiltzaileek liburutegiko materialen zuri-beltzeko fotokopiak lortu ahal izango dituzte, txanponekin dabilen bibliokopiagailu bat erabiliz. Horretarako, arau hauek hartu beharko dituzte kontuan:

  • Ezin da lanaren herena baino gehiago fotokopiatu.
  • Ezin da fotokopiatu 1950. urtea baino lehenagoko dokumenturik, material berezirik edo, duten kontserbazio egoera dela eta, behar diren baldintzak betetzen ez dituen dokumenturik. Kasu bakoitzean, liburuzainek baloratuko dute zein den dokumentu bakoitzaren egoera.
  • Argazkiak egin ahal izango dira, betiere, ikerketarako asmoz eta liburutegiko langileei baimena eskatu ostean. Erabiltzaileak bere kamera erabili beharko du.
  • Une oro, erabiltzaileak jabetza intelektualaren eskubideei buruz indarrean dagoen legedia errespetatu beharko du.

Liburutegien arteko maileguak

Liburutegiak Espainiako zein nazioarteko beste liburutegi batzuen mailegu-eskaerak jasotzen ditu, eta, era berean, ikerketarako asmoz erabiltzaileek egiten dituzten eskaerak kudeatzen ditu.

Arauak

  • Liburutegira sartzeko, irakurle txartela behar da. Doakoa da eta urtero berritzen da.
  • Biltegiko argitalpenak eskabide automatizatu bidez eskatzen dira OPACen bitartez, eta liburutegiko langileek ematen dituzte. Kontsulta bakoitzeko, gehienez ere, hiru titulu eskatu daitezke. Eskaera gehiago egiteko, aurrez eskatutako tituluren bat itzuli behar da nahitaez.
  • Dagokion urtea baino lehenagoko edo dagoeneko argitaratzen ez diren aldizkari zein bildumen kontsulta aurretiazko zitarekin egin behar da.
  • Aleak liburutegiko on-line katalogotik eskatu eta erreserbatu daitezke. Katalogo horretara Museoaren www.museobilbao.com webgunetik sartzen da.
  • Irakurketa aretoko kontsultarako ordenagailuek Interneterako sarbidea dute, baina liburutegiko gaiekin erlazionatuta dauden ikerketa-kontsultetarako baino ezin dira erabili.
  • Liburutegiak ez du etxez etxeko mailegurik egiten.
  • Irakurleek fondo bibliografikoen fotokopiak eta argazkiak egin ditzakete, baina Jabetza Intelektualaren Legeak ezarritako mugen barruan eta dokumentuen kontserbazio egoeraren arabera, betiere.
  • Oharrak hartu daitezke eta idazketarako materiala, ordenagailu eramangarria eta argazki-kamera erabili daitezke. Motxilak, aterkiak eta gainerako objektu handiak Museoko txartel-leihatilan utzi behar dira.
  • Ezin da jatekorik edo edatekorik sartu areto barrura.
  • Ordenagailu eramangarriak eta telefono mugikorrak soinurik gabe egon behar dira, eta, deiren bat egin edo jaso behar bada, irakurketa aretotik kanpora irten beharko da.
  • Erabiltzaileek beti jarraitu behar dituzte Liburutegiko langileen argibideak.

Harremanetarako

Ordutegia: asteartetik ostiralera, 10.00etatik 15.00etara

Telefonoa 94 439 61 42

Solicitud de información y/o reserva

Informazioa eskatzeko edo erreserba egiteko, formulario hau bete dezakezu:

Asteriskoarekin (*) markatutako datuak derrigorrez bete beharrekoak dira