BILDUMA IRAUNKORRA
Gomendatutako ibilbidea
José de Ribera
Xátiva, Valencia, 1591 - Nápoles, Italia, 1652
1621
Olioa mihisean, 180,3 x 231,6 cm
Museoak eskuratua, 1924
Mihise handi honetan, santu biluziaren figura etzanda dago, beso bat martirioaren zuhaitzetik zintzilik duela. Irene eta Luzila emakume santuek laguntza ematen diote: batak geziak ateratzen dizkio eta besteak ukenduen potea dakar. Beraien artean, martirioaren palma eta koroa daramatzaten aingerutxo bi dabiltza hegan. Lan honen estiloari erreparatuta, errealismo tenebristaren maisu handia den Riberaren obra hau gaztaroko lana da, Osunako dukea zen Napoliko erregeordeak enkargatzen zizkion lanekin konparatuta. Lan horiek Osunako Kolejiatan daude, eta 1616 eta 1618. urteen artean koka daitezke. Mihisea zaharberritu baino lehen pintatutako sinaduran "1631" jartzen zuen, baina lana urte horretakoa izatea ezinezkoa da, kontuan izanik lanaren teknika lauagoa eta jarraituagoa zela hogeita hamarreko hamarkadako mihiseetan baino. Baliteke 1621ekoa izatea, hain zuzen ere Osunako Kolejiatan dauden mihiseen eta San Petersburgoko Hermitagen dagoen gai bereko bertsioaren artekoa (azken hori, argi eta garbi, 1628an dago datatuta). Interpretazio biek gorputzaren konposizio ausarta dute; izan ere, besoaren bertikalarekin eta gorputzaren horizontalarekin, angelu argitsua marrazten dute, eta hori margolariaren beste mihise askotan errepikatuko da gero. Eskortzoa, zenbait marrazki bikainetan aztertua izan dena, martirio kristauen (San Sebastian, San Bartolome) eta paganoen (Apolo eta Marsias) zenbait gaitara egokitu zen. Historia gorabeheratsuko mihise hau Leganésko markesarena izan zen XVII. mendean, eta horrek Felipe IV.a erregeari oparitu zion. Azken horrek, berriz, El Escorialeko Monasterioan gorde zuen, eta hantxe egon zen frantziarren inbasiora arte. Orduan, Jose Bonapartek Soult mariskalari oparitu zion, eta Museoak haren oinordekoei erosi zien. [A.E.P.S.]
Urriaren abenduaren
Babeslea
-etik -rarteko proiekzioa
Aste honetarkao proiekzio kronogranma:
Horrela, gure ikusleei aukera eskaini die zazpigarren arteko maisulan ugari ikusteko. Izan ere, programazioa egonkorra da, eta Museoaren auditorioan eskaintzen da ostiral eta larunbatetan, bi saiotan.
Emanaldia behin hasita, debekatzen da zinegelan sartzea.

10|12|03 • 10|12|18
10|11|22 • 10|11|27
Museoaren zinemateka ZINEBI-Bilboko Dokumental eta FIlm laburren Nazioarteko Jaialdiaren 52. edizioko eogitzetako bat izango da. Jai... 
10|10|08 • 10|11|20
Francisco Regueiro (Valladolid, 1934)
Hamar pelikula egin zituen hogeita hamar urtean, eta azken hogei urteetan ez du ezer zu... 
10|08|13 • 10|10|01
Jørgen Lethen zinemaren ezaugarri nagusiak sinpletasun formala eta narratibotasun eza dira. Bronislaw Malinowskiren etnografiaren ik... 
10|05|28 • 10|08|07
400 kolpeak deitutako bere lehenengo film luzean, bere autobiografia kontatzen zuen; hain zuzen ere, Antoine Doinel izeneko... 