Zinemateka

François Truffaut

Urriaren 10|05|28 abenduaren 10|08|07

Programaren Deskarga

400 kolpeak deitutako bere lehenengo film luzean, bere autobiografia kontatzen zuen; hain zuzen ere, Antoine Doinel izeneko ume babesgabe baten bizitza zen bertan kontatzen zena, Jean-Pierre Leaud aktorearen eskutik. Pertsonaia handituz joan ahala, garatuz joan zen Antoine et Colette, Lapurtutako musuak, Senar-emazteen etxea eta Maitasuna ihesean filmetan. “Nouvelle vague” delakoaren zuzendari espirituala zen André Bazinentzat, Truffaut adopzioan hartutako seme baten modukoa izan zen. Arts eta Cahiers de Cinema aldizkarietan kolaboratu zuen, eta “de qualité” erako zinema ofizial frantziarraren aurkako kritika guztietatik, bereak izan ziren zorrotzenak; gainera, itsu-itsuan defendatzen zuen zinema iparramerikarra, eta egileen politika ere sortu zuen. Bitxia bada ere, bere zinema garatzen duen tonu literarioa ez dator bat defendatzen zuen zinemarekin. Bere pelikula gehienen ekoizlea izan zen, maitasun gaiak jorratu zituelarik batez ere: Jules et Jim, Azal leuna, Adela H-ren historia, Emakumeak maitatzen zituen gizona, Alboko emakumea, Bi emakume ingelesak eta kontinentea. Ez zen hain eroso ibili maila handiko lan literarioak egokitzeko orduan: Tiro egin piano-jotzaileari, Farenheit 451, Beltzez jantzitako emaztegaia, Mississippiko sirena, Biziki igandea. Bere lanik pertsonalenak Poltsikoko dirua, Gau amerikarra, Gela berdea eta Piztia txikia dira.

Maisulan bihurtu diren bi libururen egilea da: Nire bizitzako pelikulak eta Hitchcock – Truffaut (Zinema, Hitchcocken arabera); biak ala biak klasiko bihurtu dira. Truffaut da, nouvelle vague-ko egileen artetik, ibilbide pertsonala egiteko asmoa izan eta publikoarekiko harremana galdu ez duen bakarra; bere kasuan, publiko asko erakarri du, elitismoak eta kaperazaleak albo batera utzita.

Babeslea METRO BILBAO

Metro Bilbao logotipoa

10|05|28 -etik 10|08|07-rarteko proiekzioa

Aste honetarkao proiekzio kronogranma:

Horrela, gure ikusleei aukera eskaini die zazpigarren arteko maisulan ugari ikusteko. Izan ere, programazioa egonkorra da, eta Museoaren auditorioan eskaintzen da ostiral eta larunbatetan, bi saiotan.

Emanaldia behin hasita, debekatzen da zinegelan sartzea.

Informazio gehiagorako, deskargatu hemen egitaraua.

Formulario de petición de información de cinemateca

Zinematekari buruz Informazioa eskatzeko, formulario hau bete dezakezu:

Asteriskoarekin (*) markatutako datuak derrigorrez bete beharrekoak dira

Búsqueda en el sitio

Deprecated: Function split() is deprecated in /var/www/vhost/museobilbao.com/home/html/classes/clsCiclos.php on line 149

Deprecated: Function split() is deprecated in /var/www/vhost/museobilbao.com/home/html/classes/clsCiclos.php on line 149

Deprecated: Function split() is deprecated in /var/www/vhost/museobilbao.com/home/html/classes/clsCiclos.php on line 149

Deprecated: Function split() is deprecated in /var/www/vhost/museobilbao.com/home/html/classes/clsCiclos.php on line 149

Deprecated: Function split() is deprecated in /var/www/vhost/museobilbao.com/home/html/classes/clsCiclos.php on line 149

  • ABE 03

    Jacques Tati

    10|12|03 10|12|18

    TATI (Jacques Tatischeff), aktore eta er...

  • AZA 22

    ZINEBI 52

    10|11|22 10|11|27

    Museoaren zinemateka ZINEBI-Bilboko Dokumental eta FIlm laburren Nazioarteko Jaialdiaren 52. edizioko eogitzetako bat izango da. Jai...

  • URR 08

    Francisco Regueiro

    10|10|08 10|11|20

    Francisco Regueiro (Valladolid, 1934)
    Hamar pelikula egin zituen hogeita hamar urtean, eta azken hogei urteetan ez du ezer zu...

  • ABU 13

    Jørgen Leth

    10|08|13 10|10|01

    Jørgen Lethen zinemaren ezaugarri nagusiak sinpletasun formala eta narratibotasun eza dira. Bronislaw Malinowskiren etnografiaren ik...

  • MAI 28

    François Truffaut

    10|05|28 10|08|07

    400 kolpeak deitutako bere lehenengo film luzean, bere autobiografia kontatzen zuen; hain zuzen ere, Antoine Doinel izeneko...