Zinemateka

Jacques Tati

Urriaren 10|12|03 abenduaren 10|12|18

Programaren Deskarga


TATI (Jacques Tatischeff), aktore eta errealizadore frantziarra (Le Pecq. 1907-Paris, 1982). Hainbat nazionalitatetako arbasoak zituen: errusiarrak, holandarrak, italiarrak eta frantziarrak. Arte eta Lanbideen Eskolan ikasi zuen, eta, gero, bere aitak bezala, marko artistikoen fabrikatzaile gisa egin zuen lan. Kirola –errugbia, tenisa, boxeoa, ekitazioa– bere okupazio nagusi bihurtu zen. Lehenengo zale gisa eta gero profesional mailan, mimo-emanaldi komikoak eskaini zituen. Kuartelak eta estadioak «dantza, kirola, satira eta koadro bizidunak barne hartzen dituen zerbait» inspiratzen diote. 1932tik, bere emanaldiak zinemara eramaten saiatu zen. Bere ondorengo film laburretan, gidoilari eta aktore lanak egin zituen. Gerra amaitu zenean, Tati music-hallera itzuli zen. Zineman, garrantzirik gabeko zenbait paper bete zituen. Urte hartan bertan, gaixorik zegoen René Clémenten ordez aritu zen, eta L’école des facteurs egin zuen, bere azken film laburra. Jaieguna (1949) delakoaren zirriborroa izango zen. Lan horren modernismoak kezkaz bete zituen banatzaileak, eta albo batera utzi zuten. Produktoreen iritziaren aurka joanez, bere pelikulari jarraipena emateko proiektua abiarazi zuen. Zorrotza izatea aukeratu zuen: aldi berean egile eta «artisau» bihurtuta, bere ibilbidean sakonduz doa. Bere independentziagatik ordaindu behar duenaren baldintza larrian murgilduta, M. Huloten oporrak errodatu zuen. Sekulako garaipena izan zen, eta bazirudien bere karrera egonkortu egingo zela. Hollywoodetik ere hainbat eskaintza egin zizkioten. Hala ere, Nire osaba (1958) filmatu ostean (Oscar saria irabazi zuen), desadostasunak haziz joan ziren, Tatik bere artearen originaltasuna findu ahala (modu paraleloan, zenbat eta pelikula garestiagoak egin, orduan eta arrakasta gutxiago zeukan). Bere umorea berritzailea da; bere gag ugariek arte burleskoaren mekanismoak mantentzen dituzte, baina eduki irrazionala albo batera utziz. «Gag batek benetakotasunik handiena izan dezan nahi dut». Huloten zinema ez da, ziurrenik, batzuek esan duten bezain nostalgikoa eta erreakzionarioa. Tati oraingo munduaz barre egiten saiatzen da, lehenagoko munduaz ere egiten saiatu zen modu berean


Barthélemy Amengual (pasartea)

Babeslea METRO BILBAO

Metro Bilbao logotipoa

10|12|03 -etik 10|12|18-rarteko proiekzioa

Aste honetarkao proiekzio kronogranma:

Horrela, gure ikusleei aukera eskaini die zazpigarren arteko maisulan ugari ikusteko. Izan ere, programazioa egonkorra da, eta Museoaren auditorioan eskaintzen da ostiral eta larunbatetan, bi saiotan.

Emanaldia behin hasita, debekatzen da zinegelan sartzea.

Informazio gehiagorako, deskargatu hemen egitaraua.

Formulario de petición de información de cinemateca

Zinematekari buruz Informazioa eskatzeko, formulario hau bete dezakezu:

Asteriskoarekin (*) markatutako datuak derrigorrez bete beharrekoak dira

Búsqueda en el sitio

Deprecated: Function split() is deprecated in /var/www/vhost/museobilbao.com/home/html/classes/clsCiclos.php on line 149

Deprecated: Function split() is deprecated in /var/www/vhost/museobilbao.com/home/html/classes/clsCiclos.php on line 149

Deprecated: Function split() is deprecated in /var/www/vhost/museobilbao.com/home/html/classes/clsCiclos.php on line 149

Deprecated: Function split() is deprecated in /var/www/vhost/museobilbao.com/home/html/classes/clsCiclos.php on line 149

Deprecated: Function split() is deprecated in /var/www/vhost/museobilbao.com/home/html/classes/clsCiclos.php on line 149

  • ABE 03

    Jacques Tati

    10|12|03 10|12|18

    TATI (Jacques Tatischeff), aktore eta er...

  • AZA 22

    ZINEBI 52

    10|11|22 10|11|27

    Museoaren zinemateka ZINEBI-Bilboko Dokumental eta FIlm laburren Nazioarteko Jaialdiaren 52. edizioko eogitzetako bat izango da. Jai...

  • URR 08

    Francisco Regueiro

    10|10|08 10|11|20

    Francisco Regueiro (Valladolid, 1934)
    Hamar pelikula egin zituen hogeita hamar urtean, eta azken hogei urteetan ez du ezer zu...

  • ABU 13

    Jørgen Leth

    10|08|13 10|10|01

    Jørgen Lethen zinemaren ezaugarri nagusiak sinpletasun formala eta narratibotasun eza dira. Bronislaw Malinowskiren etnografiaren ik...

  • MAI 28

    François Truffaut

    10|05|28 10|08|07

    400 kolpeak deitutako bere lehenengo film luzean, bere autobiografia kontatzen zuen; hain zuzen ere, Antoine Doinel izeneko...