BILDUMA IRAUNKORRA
Gomendatutako ibilbidea
Ignacio Zuloaga
Eibar, Gipuzkoa, 1870-Madrid, 1945
1913
Olioa mihisean, 152 x 195,5 cm
Ramón de la Sota y Llano jaunaren dohaintza, 1919
Mathieu de Noailles kondesaren erretratua lanean, jatorri greziar eta errumaniarreko Anna Elisabeth de Brancovan olerkari paristarra agertzen da. Erretratuak gortina astunak dauzka inguruan, izaera eszenografikoa azpimarratu nahian. Dena dela, Zuloagak konposizioa irekitzen du El Grecoren atzealdeetan inspiratutako argizuloaren bidez, eta protagonismo osoa ematen dio emakumearen irudi sentsualari. Azkenik, eskuineko beheko angeluan, liburudun natura hila margotu du, literaturarekiko zaletasun biziaren adierazgarri, bai eta pasioaren sinboloa den perladun idunekoa eta maitasunaren adierazgarri diren arrosez betetako pitxer handia ere: kondesaren nortasunaren bildumatxo sinbolikoa eta, aldi berean, Espainiako barrokoko vanitas delako gaiaren eguneraketa. XX. mendearen hasierako nazioarteko kritikari artistikoen esanetan, garaiko margolari onenetakoa izan arren, Zuloagari atzerakuntza nazionala goresten zuela egotzi zioten Espainian. Bere prestakuntzak ez zuen inolako zerikusirik mundu akademikoarekin, Parisko zirkulu intelektualen eraginpean zegoen eta lotura estua zeukan 98ko Belaunaldiarekin. Hori guztiori dela eta, herri-kultura, XVII. mendeko Espainiako pintura eta Goyaren lana hartu zituen eredu. Eragin horien ondorioz, barneraketa psikologikoko lan adierazkorrak sortu zituen. Ezaugarri horiek, hain zuzen ere, bere estiloko faktore garrantzitsuenak izan ziren, ikuspegi erromantikoarekin eta betearazpenerako trebeziarekin batera. [J.N.G.]
Museoaren zinemateka ZINEBI-Bilboko Dokumental eta FIlm laburren Nazioarteko Jaialdiaren 52. edizioko eogitzetako bat izango da. Jaialdia azaroaren 22tik 27ra bitartean izango da.
Museoaren auditoriumean ""Michelangeloren Begirada" eta "Gerra Hotza Maitasunaren Ondorioz" zikloetako lanak aurkeztuko dira.
Informazio gehiago:
www.zinebi.com
Babeslea ÁREA DE CULTURA Y EDUCACIóN

10|11|22 -etik 10|11|27-rarteko proiekzioa
Aste honetarkao proiekzio kronogranma:
Horrela, gure ikusleei aukera eskaini die zazpigarren arteko maisulan ugari ikusteko. Izan ere, programazioa egonkorra da, eta Museoaren auditorioan eskaintzen da ostiral eta larunbatetan, bi saiotan.
Emanaldia behin hasita, debekatzen da zinegelan sartzea.
Informazio gehiagorako, deskargatu hemen egitaraua.

10|12|03 • 10|12|18
10|11|22 • 10|11|27
Museoaren zinemateka ZINEBI-Bilboko Dokumental eta FIlm laburren Nazioarteko Jaialdiaren 52. edizioko eogitzetako bat izango da. Jai... 
10|10|08 • 10|11|20
Francisco Regueiro (Valladolid, 1934)
Hamar pelikula egin zituen hogeita hamar urtean, eta azken hogei urteetan ez du ezer zu... 
10|08|13 • 10|10|01
Jørgen Lethen zinemaren ezaugarri nagusiak sinpletasun formala eta narratibotasun eza dira. Bronislaw Malinowskiren etnografiaren ik... 
10|05|28 • 10|08|07
400 kolpeak deitutako bere lehenengo film luzean, bere autobiografia kontatzen zuen; hain zuzen ere, Antoine Doinel izeneko... 