BILDUMA IRAUNKORRA
Gomendatutako ibilbidea
Joaquín Sorolla
Valencia, 1863-Cercedilla, Madrid, 1923
1893
Olioa mihisean, 103,5 x 122,5 cm
Bilboko Udalaren ekarpena, 1913
Joaquín Sorollaren hasiera artistikoak XIX. mendearen amaierako Espainiako akademizismoari lotuta daude. 1879an, Valentziako San Karlos Akademian ikasi zuen, eta, handik, Madrilera joan zen 1881ean. Une hartan, Velázquezen lana deskubritu zuen, horrek sekulako lilura sortuz berarengan. Pentsio bati esker, Erroman jarri zen bizitzen 1885eko hasierako hilabeteetan, eta, gero, Parisera joan zen, non abangoardia artistikoaren eragina jaso zuen. 1890eko hamarkadan, kritika sozialeko obrak eta obra kostunbristak egin zituen. Ondoren, estilo pertsonalagoa garatu zuen, eta, bertan, argia zen nagusi, normalean argi laua. Hori dela eta, inpresionistetatik urrundu egin zen eta arrakasta handia lortu zuen nazioartean, batez ere hondartzen gaineko margoekin. 1890etik aurrera, Madrilen bizitzen zegoelarik, Sorolla sendotuz joan zen artistikoki. "Erlikiari musu ematen" lana egin zuen garaian, izandako ikasketa desberdinak uztartu eta bere estilo propioa lantzen hasi zen, eta, kasu honetan gertatu zitzaion bezala, arrakasta handia izan zuen: hirugarren mailako domina Parisko Aretoan, aipamen bera Vienako Nazioarteko IV. Aretoan (1894an), eta, gero, lehenengo domina Arte Espainiarraren Bilboko Erakusketan. Denbora horretan, Sorollak marrazkiaren trebezian, deskribapen zehatzean eta argiaren eta kolorearen erabilera inteligentean oinarritu zituen bere konposizioak, gai kostunbristak eta, batzuetan, gai anekdotikoak ere landuz, burgesiaren gustuen arabera. Valentziako San Pablo elizako alboko kapera batean, parrokoak erlikia bat aurkezten du, fededunen prozesio batek gurtu dezan. Irudian, fededunak zain daude, erlikiari musu emateko. Horrek mezaren amaiera markatzen du, eta, une horretan, eliz mutil batek "estanpatxoak" saltzen ditu. Keinu horrek lanaren izaera kostunbrista nabarmentzen du. [J.N.G.]
Prestakuntza-programetan ari diren irakasle eta helduei zuzenduta, eta, betiere, museoko hezitzaile baten laguntzarekin, programa hauek erakusketak bisitatzeko eta artelanak aztertzeko aukera ematen dute.
Edozein zalantza argitzeko, informazioa eskatzeko edo erreserbak egiteko, deitu 94 439 61 41 telefono zenbakira.
Prestakuntza-programetan dauden helduei eta irakasleei zuzendutako ibilbide tematiko irisgarri eta parte-hartzailea da. Lanak garai, gai eta estiloaren arabera daude aukeratuta, eta, beraien bitartez, antzinako pintura oso-osorik ikusi eta aztertu daiteke, eta lan horiek Museoan duten kokapena ere ezagutu daiteke.
Prestakuntza programetan dauden helduei zuzenduta, eta, betiere, Museoko hezitzaile batek gidatuta, programa honek zortzi artelan aztertzen ditu, eta, lan horietatik abiatuta, Europako hainbat herriren historia eta kulturari buruzko gogoeta egingo da, herri horien iragan komuneko loturak eta gertakari garrantzitsuak aztertuz.
Laguntzailea • Colaborador • Contributor
Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak (HKES) adin eta interes mota askotako jendeari zuzendutako jarduerak eta programak jartzen ditu abian. Ekimen horien helburu nagusia museoaren bilduma iraunkorra eta aldi baterako erakusketak hobeto ezagutzea da, bai eta horietaz gozatzea ere.
Gure ezagutzak museoetako hezkuntza-esparruetako beste profesional batzuekin konpartitzen ditugu, eta gure hezkuntza-proiektuan parte hartzen duen jendearen ekarpenak jasotzen ditugu. Azken helburua Museoaren eta interes partikularren arteko bitartekaritza egokia lortzea da. Modu horretan sortuko liratekeen proposamenei esker, Museoa ezagutzarako eta ikasketarako esperientzia baliagarriak sorraraziko lituzkeen lekua izango litzateke.