Antonio López

1.- Bisita azalduak erakusketara
Taldean egiteko jarduera, artelanen behaketa eta interpretazioa sustatzeko. Artelanen aurrean egiten da, erakusketaren beraren espazioan eta aretoko materialen laguntzarekin.

2.- Tailer didaktikoa
Artista baten tailer gisa diseinatutako espazio batean, Antonio Lópezen lanean denboraren iragaiteari buruzko ideia jorratuko da. Parte-hartzaileek margolariaren lan baten jatorrizko zentzua aldatuz eta zabalduz parte hartuko dute.

Hartzaileak: Lehen Hezkuntzako 3. zikloko, DBHko eta Batxilergoko ikasleak.
Prestakuntza programetan dauden helduak.

Edozein zalantza argitzeko, informazioa eskatzeko edo erreserbak egiteko, deitu 94 439 61 41 telefono zenbakira.



Babeslea Patrocinador Sponsor

  • Logotipo de BBK
Búsqueda en el sitio
Hezkuntza Hezkuntza proiektua

Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak (HKES) adin eta interes mota askotako jendeari zuzendutako jarduerak eta programak jartzen ditu abian. Ekimen horien helburu nagusia museoaren bilduma iraunkorra eta aldi baterako erakusketak hobeto ezagutzea da, bai eta horietaz gozatzea ere.

Gure ezagutzak museoetako hezkuntza-esparruetako beste profesional batzuekin konpartitzen ditugu, eta gure hezkuntza-proiektuan parte hartzen duen jendearen ekarpenak jasotzen ditugu. Azken helburua Museoaren eta interes partikularren arteko bitartekaritza egokia lortzea da. Modu horretan sortuko liratekeen proposamenei esker, Museoa ezagutzarako eta ikasketarako esperientzia baliagarriak sorraraziko lituzkeen lekua izango litzateke.