Materialak artean

Ez oliorik, ez pastelik, ez mihiserik, ez pintzelik. Zer beste material aurkitu dezakegu?

Martxoaren 24an larunbata 17:00etan: 3.taldea (euskera)
Martxoaren 25ean igandea 11:00etan: 2.taldea (euskera)
Martxoaren 25ean igandea 17:00etan: 2.taldea



Gaztedi BBK Planaren babesarekin eta parte-hartzaile guztientzat doakoa.

Martxoaren 27etik aurrera erreserba berriak egin ahal dira.

Búsqueda en el sitio
Hezkuntza Hezkuntza proiektua

Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak (HKES) adin eta interes mota askotako jendeari zuzendutako jarduerak eta programak jartzen ditu abian. Ekimen horien helburu nagusia Museoaren bilduma iraunkorra eta aldi baterako erakusketak hobeto ezagutzea da, bai eta horietaz gozatzea ere.

Gure ezagutzak museoetako hezkuntza-esparruetako beste profesional batzuekin konpartitzen ditugu, eta gure hezkuntza-proiektuan parte hartzen duen jendearen ekarpenak jasotzen ditugu. Azken helburua Museoaren eta interes partikularren arteko bitartekaritza egokia lortzea da. Modu horretan sortuko liratekeen proposamenei esker, Museoa ezagutzarako eta ikasketarako esperientzia baliagarriak sorraraziko lituzkeen lekua izango litzateke.