Neguko ipuinak

Arropa epelekin jantzita ibiliko gara museotik, euriz betetako istorioen bila. Eta istorio horiek itsasoaren aurrean pintatuz gogoratuko ditugu. Ez ahaztu txanoa eta bufanda ekartzea!

Larunbata, otsailak 25, 11:00etan 1. taldea
Larunbata, otsailak 25, 17:00etan 1. taldea
Igandea, otsailak 26, 11:00etan 1. taldea
Igandea, otsailak 26, 17:00etan 1. taldea

Gaztedi BBK Planaren babesarekin eta parte-hartzaile guztientzat doakoa

Erreserbak egin behar dira 94 439 61 41 (ext.202) telefono zenbakian.
Museoaren Lagunak: 2011ko Irailaren 30etik aurrera.
Gaztedi Planaren partaideak: 2011ko Urriaren 04tik aurrera.
Beste familiak: 2011ko Urriaren 06tik aurrera.

1. taldea: 4 eta 6 urte bitartean
2. taldea: 7 eta 9 urte bitartean
3. taldea: 10 eta 12 urte bitartean

Búsqueda en el sitio
Hezkuntza Hezkuntza proiektua

Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak (HKES) adin eta interes mota askotako jendeari zuzendutako jarduerak eta programak jartzen ditu abian. Ekimen horien helburu nagusia Museoaren bilduma iraunkorra eta aldi baterako erakusketak hobeto ezagutzea da, bai eta horietaz gozatzea ere.

Gure ezagutzak museoetako hezkuntza-esparruetako beste profesional batzuekin konpartitzen ditugu, eta gure hezkuntza-proiektuan parte hartzen duen jendearen ekarpenak jasotzen ditugu. Azken helburua Museoaren eta interes partikularren arteko bitartekaritza egokia lortzea da. Modu horretan sortuko liratekeen proposamenei esker, Museoa ezagutzarako eta ikasketarako esperientzia baliagarriak sorraraziko lituzkeen lekua izango litzateke.