Ikusmen edo kognizio arazoak dituzten pertsonei edo gizarteratze programetan daudenei museoaren bilduma ezagutzeko aukera ematen diegu.


Ikusmen arazoak dituzten pertsonak

Iberdrola eta ONCErekin lankidetzan, ikusmen urritasuna duten pertsonei aukera eskaintzen zaie museoaren bilduma ezagutzeko; lehenengo eta behin, museoaren aretoetatik egiten den ordubeteko ibilbidearen bitartez; eta, bigarrenik, esperimentazio-espazio batean lan eginez. Aipatutako espazio horretan, zenbait material eta teknika artistiko eta bildumako lau eskultura ukitzeko aukera ematen da, neurriarekin, formarekin, egiturarekin eta materialarekin erlazionatutako arloak aztertzeko.


Kognizio arazoak dituzten pertsonak

Iberdrola eta Gorabiderekin lankidetzan, azaldutako bisiten programak museorako hurbilketa planteatzen du, talde bakoitzaren beharrizan eta interesetara egokituta. Modu horretan, minusbaliotasun intelektuala duten pertsonei gainerako guztien baliabide, espazio eta zerbitzu berberak eskaintzen zaizkie. Gainera, modu honetan, bisitak tresna erabilgarri bihurtu nahi dira euren egunerokotasunean eta eurekin lan egiten duten profesionalengan, eta esperientzia atsegin eta esanguratsua eskaini nahi zaie denei.


Gizarteratze programetan dauden pertsonak

Gizarteratze programetan dauden pertsonentzat, museoaren bilduma iraunkorraren eta aldi baterako erakusketen bisitak diseinatu dira, eta, horrela, museoko hezitzaile batekin batera, euren interes eta itxaropenetara egokitutako metodologiadun bisitak egin ditzakete.


Edozein zalantza argitzeko, informazioa eskatzeko edo erreserbak egiteko, deitu 94 439 61 41 telefono zenbakira.



Babeslea Patrocinador Sponsor

  • Logotipo de Iberdrola
Búsqueda en el sitio
Hezkuntza Hezkuntza proiektua

Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak (HKES) adin eta interes mota askotako jendeari zuzendutako jarduerak eta programak jartzen ditu abian. Ekimen horien helburu nagusia museoaren bilduma iraunkorra eta aldi baterako erakusketak hobeto ezagutzea da, bai eta horietaz gozatzea ere.

Gure ezagutzak museoetako hezkuntza-esparruetako beste profesional batzuekin konpartitzen ditugu, eta gure hezkuntza-proiektuan parte hartzen duen jendearen ekarpenak jasotzen ditugu. Azken helburua Museoaren eta interes partikularren arteko bitartekaritza egokia lortzea da. Modu horretan sortuko liratekeen proposamenei esker, Museoa ezagutzarako eta ikasketarako esperientzia baliagarriak sorraraziko lituzkeen lekua izango litzateke.