BILDUMA IRAUNKORRA
Gomendatutako ibilbidea
Miquel Barceló
Felanitx, Mallorca, 1957
1998
Teknika mixtoa mihisean, 200 x 300 cm
2002. urtean eskuratua
Natura hila ohiko gaia da Barcelóren obran. Parisko estudioan pintatu zuen, eta materia da Des Potirons lanaren funtsezko elementua. Pinturaren eta paper-pastaren nahasketa trinkoa mihisearen azalera osotik hedatzen da, eta erritmo zentrifugoko eta lur koloreko ehundura lortzen da. Sarri askotan, Barcelók pinturakoak ez diren beste elementu batzuk sartzen ditu bere lanetan; esate baterako, honako honetan, kalabaza haziak eta zigarrokinak daude, eta horrek kutsu organikoa ematen dio lanari, materiaren eraldaketa iradokiz eta denboraren joana erakutsiz. 1998ko martxoan, margolariak hauxe idatzi zuen koadro honi buruz:"... –nire koadro berria!– kalabazaz egindakoa. Koadro zuriak pintatzen nituen garaiaz gogoratzen naiz [...]. Gaur egun berdin-berdin da, kalabaza, kipula eta tomateekin. Bat-batean, gauza pintagarri bakarrak horiek baino ez balira bezala da [...]. Larritasuna berbera da, eta mekanismoak ez ezagutzeak ez du ezer aldatzen". Miquel Barceló arte espainiar garaikideak duen figurarik aipagarrienetakoa da. Palmako (Mallorca) Dekorazio Arteen Eskolan eta Bartzelonako Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen. Nazioarteko arrakasta arin heldu zitzaion, 1981eko Sao Pauloko Biurtekoan eta 1982ko Kasseleko Documenta ekitaldian parte hartu ostean. Europa eta Estatu Batuetako zenbait herrialdetan eta Malin egindako egonaldiek markatu egin dute bere ibilbide emankorra, eta margoak, eskulturak, marrazkiak, grabatuak, eszenografiak, horma-irudiak eta zeramikak egin izan ditu. [M.G.M.]

Bilduma iraunkorraz gain, Bilboko Arte Ederren Museoak aldi baterako erakusketez osatutako egitarau garrantzitsua proposatzen du, modu erregularrean.
Kontsultatu erakusketen egitaraua, museoaren proposamen berriei buruzko informazioa lortzeko.
Antonio López (Tomelloso, 1936) ‘errealismo madrildarra’ deitutako mugimenduari lotuta egon zen, eta Gerra Zibilaren osteko panorama espainiarreko artistarik pertsonalenetakoa da. Berrogeita hamarreko hamarkadatik, marrazkiak, grabatuak, pintura eta eskultura landu izan ditu, eta aire intenporaleko eta birtuosismo tekniko handiko lana sortu du, izaki eta objektuen agerpen errealistan oinarrituta. Bere errepertorio ikonografikoa arlo bisualaren errealitatetik abiatzen da beti, eta intimitatearen eta kanpoko handitasunaren arteko espazioetan murgiltzen da: erretratuetan, natura hiletan, barrualde eta etxeko objektuetan, eta panorama handietan, alegia.
1992an, Víctor Erice zuzendariak El sol del membrillo film luzea errodatu zuen, eta, bertan, Antonio Lópezen sorkuntza-prozesua jarri zuen agerian; izan ere, begirada sakon eta kontzentratua ematen die objektuei, eta, ondorioz, bere lanak isiltasunez eta denbora ezaz beteta daude, eta ikusleak modu bakartu eta pentsakorrean ikusten ditu obra horiek. Margolariak oso modu pertsonalean erabiltzen du argia, eta, ondorioz, amets metafisikoko ukitu horrek indarra hartzen du, ikusezina dena ikusgarria denaren bitartez iradokiz. Estilo realistan aritu arren, Antonio Lópezek Europako joera errealistarik berrienetatik edo hiperrealismo amerikarretik aparte dagoen lana garatu du. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiak bilatzen ditu inguruko errealitatean, gauzak astiro eta modu hausnartuan eginez, erretratatuaren edo islatutako objektu zein paisaien esentzia harrapatu arte.
Erakusketa honetako komisarioak María López eta Guillermo Solana historialaria izango da, Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museoaren zuzendari artistikoa; bertan, Antonio López artista espainiarraren lanaren lagin zabala egongo da bilduta, eta 130 lanak, marrazki, olio eta eskultura, inguru egongo dira ikusgai, bere gairik ohikoenak ezagutu ahal izateko: barrualdeak, non arlo fantastikoa eta afektiboa eguneroko bizitzan sartzen diren; Madrilgo zein Tomellosoko hiri-ikuspegi ospetsuak, giza figurak eta paisaiak; eta frutetan oinarritutako konposizioak.1949 eta 2010. urteen artean datatutako lanak erakutsiko badira ere, proiektua, alde batetik, azken bi hamarkadetan egindako lanean egongo da oinarrituta, eta, beraz, oso obra enblematikoak bilduko ditu; besteak beste, surrealismo kutsua duten bere lehenengo familia-erretratuak, Madrilgo Gran Vía kaleko ikuspegi mitikoa, edo bere estudioko marrazkiak. Horrekin batera, bere azken aldiko lanak ere egongo dira ikusgai; horietako batzuk amaitu gabe daude, eta, beraz, inon plazaratu gabeak dira. Horrek guztiak agerian utziko du Antonio Lópezen sorkuntza artistikoko prozesu geldo eta hausnartua; izan ere, Espainiako gaur egungo panorama artistikoan, bera da ospe handiena duen eta mirespenik handiena pizten duen artistetako bat.
Babeslea • Patrocinador • Sponsor
Koproduktorea • Coproductor • Coproducer
Ezohiko irekiera
Astelehen, ostiral eta larunbatetan
Katalogoa
Museoaren Argitalpenak
Viar-ek Lópezi buruz
Zuzendariak margolariaren lanari buruz hitz egiten du
Antonio López zure iPad-ean
260 artelan baino gehiago zure atzamar puntan
Imprimatzea Nahierara
Kalitate handiko erreprodukzioak
Antonio López Corpus-ean
AAEE Museoko online katalogoa
Grabatuak seriatuak eta sinatuak
150 aleko edizio mugatua
Hezkuntza Jarduerak
Adin guztietako jendearentzat

OBRA GONBIDATUA
12|01|10 • 13|01|06
Obra Gonbidatua programa 2001. urtean abiarazi zen, beste erakunde batzuek utzitako lanak denbora baterako erakusteko, museoaren bil... 
OBRA GONBIDATUA
12|01|10 • 12|04|08
Jenaro Pérez Villaamil
Sevillako katedrala, harmailen aldetik, 1835. Olioa mihisean. 100 x 72 cm
Gorpuzti-eguneko prozesioa... 
Ikusi oraingo erakusketa guztiak

12|02|13 • 12|05|20
Bilboko Arte Ederren Museoak Anselmo Guinea (1855–1906) margolari bilbotarrari eskainitako lehenengo erakusketa monografikoa aurkezten... 
12|02|27 • 12|06|10
Erakusketak lehen aldiz erakusten ditu Robert Capak (Budapest, 1913–Tyhai Binh, Indotxina, 1954), David Seymour “Chim”-ek ... 
12|05|07 • 12|09|09
Erakusketak José Ramón Anda (Bakaiku, 1949) eskultore nafarraren pieza berrienen aukeraketa bat biltzen du. Hogeita hamar bat eskultura dira... 
Ikusi hurrengo erakusketak guztiak

11|10|10 • 12|01|29
Antonio López (Tomelloso, 1936) ‘errealismo madrildarra’ deitutako mugimenduari lotuta egon zen, eta Gerra Zibila... 
OBRA GONBIDATUA
11|09|27 • 12|01|08
Anselm Kiefer (Donaueschingen, 1945) nazioartean osperik handiena duen artista alemaniarra da. Bere lana kultua eta konplexua da, et... 
11|10|17 • 12|01|08
1975ean, New Yorkeko George Eastman House delakoak New Topographics: Photographs of a Man-Altered Landscape erakusketa antolatu zuen... 