BILDUMA IRAUNKORRA
Gomendatutako ibilbidea
Ignacio Zuloaga
Eibar, Gipuzkoa, 1870-Madrid, 1945
1913
Olioa mihisean, 152 x 195,5 cm
Ramón de la Sota y Llano jaunaren dohaintza, 1919
Mathieu de Noailles kondesaren erretratua lanean, jatorri greziar eta errumaniarreko Anna Elisabeth de Brancovan olerkari paristarra agertzen da. Erretratuak gortina astunak dauzka inguruan, izaera eszenografikoa azpimarratu nahian. Dena dela, Zuloagak konposizioa irekitzen du El Grecoren atzealdeetan inspiratutako argizuloaren bidez, eta protagonismo osoa ematen dio emakumearen irudi sentsualari. Azkenik, eskuineko beheko angeluan, liburudun natura hila margotu du, literaturarekiko zaletasun biziaren adierazgarri, bai eta pasioaren sinboloa den perladun idunekoa eta maitasunaren adierazgarri diren arrosez betetako pitxer handia ere: kondesaren nortasunaren bildumatxo sinbolikoa eta, aldi berean, Espainiako barrokoko vanitas delako gaiaren eguneraketa. XX. mendearen hasierako nazioarteko kritikari artistikoen esanetan, garaiko margolari onenetakoa izan arren, Zuloagari atzerakuntza nazionala goresten zuela egotzi zioten Espainian. Bere prestakuntzak ez zuen inolako zerikusirik mundu akademikoarekin, Parisko zirkulu intelektualen eraginpean zegoen eta lotura estua zeukan 98ko Belaunaldiarekin. Hori guztiori dela eta, herri-kultura, XVII. mendeko Espainiako pintura eta Goyaren lana hartu zituen eredu. Eragin horien ondorioz, barneraketa psikologikoko lan adierazkorrak sortu zituen. Ezaugarri horiek, hain zuzen ere, bere estiloko faktore garrantzitsuenak izan ziren, ikuspegi erromantikoarekin eta betearazpenerako trebeziarekin batera. [J.N.G.]

Bilduma iraunkorraz gain, Bilboko Arte Ederren Museoak aldi baterako erakusketez osatutako egitarau garrantzitsua proposatzen du, modu erregularrean.
Kontsultatu erakusketen egitaraua, museoaren proposamen berriei buruzko informazioa lortzeko.
Bilboko Arte Ederren Museoak Anselmo Guinea (1855–1906) margolari bilbotarrari eskainitako lehenengo erakusketa monografikoa aurkezten du. Horretarako, 80 lanetik gora bildu dira, erdia baino gehiago sekula argitara eman gabeak, eta beste asko jendaurrean jarri gabeak duela 100 urte baino gehiagotik. Beraz, aukera aparta da margolari honek argiarekin zuen birtuosismo finaz eta argia islatzeko modu bikainaz gozatzeko; izan ere, funtsezko margolaria da mende aldaketako euskal pinturaren eraldaketa estetikoak ezagutu ahal izateko. Gainera, museoko Aholku Batzorde Artistikoko kide den Mikel Lertxundi Galiana historialariak ikerketa-lan zorrotza egin du erakusketarako. Ezagutza eta ikerketa arloko lan hori jasota geratuko da museoak erakusketa dela-eta argitaratuko duen katalogoan.
Lanen hautaketak Guineak landutako generoak hartzen ditu kontuan –eszena kostunbristak, paisaia eta erretratua–, bai eta erabili zituen teknikak ere –olio-pintura batez ere, baina akuarelak eta marrazki preziozistak ere bai–. Ibilbideari hasiera emateko, 1870eko hamarkadan Bilbon pintatutako paisaia errealistak egongo dira ikusgai. Gero, Guinea Italian egon zen 1881 eta 1887. urteen artean, eta egonaldi horrek bere interesen esparrua zabaldu zuen, ekialdeko pinturara, kasaken pinturara, eta historiazko eta ohiturazko pinturara joz. Urte horietan, bere teknika eta maisutasuna finkatu zituen argia islatzeko orduan. Hamarkadaren amaieran, harreman estua izan zuen Adolfo Guiard (Bilbao, 1860–1916) margolariarekin, eta, horren ondorioz, Guinea zenbait ezaugarri inpresionista erabiltzen hasi zen, batez ere konposizioen atzealdeetan aplikatuta.
XIX. mendeko azken urteetan, Parisera bidaiatu zuen, eta bertatik bertara ezagutu zituen inpresionismoa, puntillismoa eta modernismoa. Une hartatik aurrera, bere pintatzeko moduak aldaketa nabarmena izan zuen, argitsuagoa eta arinagoa izatera pasatuz. Euskal kostunbrismoa eta paisajismoa berritzeko egin zuen ekarpena funtsezkoa izan zen, eta ekarpen hori Adolfo Guiard, Darío de Regoyos eta Manuel Losada margolarienekin elkartu zen. Industrializazioa paisaia aldatzen hasi bazen ere, Guineak ikuspegi landatarrari eutsi zion, eta, horretarako, hainbat tipo eta gai aurkitu zituen Arratiako haran idilikoan. Mende-aldaketako urteetan, bertako zenbait bildumagileren lagun egin zen, eta, batez ere, Ramón de la Sota ontzi-jabearekin; hori dela eta, bere erregistro tematikoa handitu eta itsas eszenak pintatzen hasi zen. Gainera, beiratearen aukera artistikoak jorratu ahal izan zituen ikuspuntu modernistatik. Erakusketari amaiera emateko, 1902 eta 1905. urteen artean Erromako egonaldietan egindako lanak egongo dira ikusgai. Garai hartan, errealismo sozialean oinarritu zen, eta, berriz ere, kostunbrismo italiarrean. Azken joera hori Italiako bildumagileen eskaria asetzeko jorratu zuen, haiek beti egon baitziren interesatuta Anselmo Guinearen ibilbide artistikoan. Margolaria, baina, gazterik hil zen, eta bere ibilbidea errotik moztuta geratu zen.
Babeslea • Patrocinador • Sponsor

12|02|13 • 12|05|20
Bilboko Arte Ederren Museoak Anselmo Guinea (1855–1906) margolari bilbotarrari eskainitako lehenengo erakusketa monografikoa a... 
12|02|27 • 12|06|10
1995ean, Mexiko Hirian 165 argazki-film zituzten hiru kutxa agertu ziren; horietan, balio dokumental izugarriko ia 4.500 argazki zeu... 
OBRA GONBIDATUA
12|04|17 • 12|07|08
Caspar David Friedrich bere jaioterrian hasi zen artean trebatzen, Greifswalden (garai hartan, Suedia zen), unibertsitateko marrazke... 
Ikusi oraingo erakusketa guztiak

12|06|11 • 12|09|23
Erakusketak Francisco de Goyaren (Fuendetodos, Zaragoza, 1746–Bordele, Frantzia, 1828) erreferentziazko lau grabatu-serie erakutsiko d... 
12|10|08 • 13|01|20
Fernando Botero (Medellín, Kolonbia, 1932) margolari, marrazkilari eta eskultorea jardunean den artista latinoamerikarrik ezagunena d... 
Ikusi hurrengo erakusketak guztiak

OBRA GONBIDATUA
12|01|10 • 12|04|08
Mihise bi hauek, pintura erromantiko espainiarreko margolaririk garrantzitsuenak pintatutakoak, bikotetzat hartzen dira, dituzten ne... 
11|10|10 • 12|01|29
Antonio López (Tomelloso, 1936) ‘errealismo madrildarra’ deitutako mugimenduari lotuta egon zen, eta Gerra Zibila... 
OBRA GONBIDATUA
11|09|27 • 12|01|08
Anselm Kiefer (Donaueschingen, 1945) nazioartean osperik handiena duen artista alemaniarra da. Bere lana kultua eta konplexua da, et... 