Bilduma iraunkorraz gain, Bilboko Arte Ederren Museoak aldi baterako erakusketez osatutako egitarau garrantzitsua proposatzen du, modu erregularrean.

Kontsultatu erakusketen egitaraua, museoaren proposamen berriei buruzko informazioa lortzeko.

, de

Antonio López

BBK Aretoa

11|10|10 12|01|29

Antonio López (Tomelloso, 1936) ‘errealismo madrildarra’ deitutako mugimenduari lotuta egon zen, eta Gerra Zibilaren osteko panorama espainiarreko artistarik pertsonalenetakoa da. Berrogeita hamarreko hamarkadatik, marrazkiak, grabatuak, pintura eta eskultura landu izan ditu, eta aire intenporaleko eta birtuosismo tekniko handiko lana sortu du, izaki eta objektuen agerpen errealistan oinarrituta. Bere errepertorio ikonografikoa arlo bisualaren errealitatetik abiatzen da beti, eta intimitatearen eta kanpoko handitasunaren arteko espazioetan murgiltzen da: erretratuetan, natura hiletan, barrualde eta etxeko objektuetan, eta panorama handietan, alegia.


1992an, Víctor Erice zuzendariak El sol del membrillo film luzea errodatu zuen, eta, bertan, Antonio Lópezen sorkuntza-prozesua jarri zuen agerian; izan ere, begirada sakon eta kontzentratua ematen die objektuei, eta, ondorioz, bere lanak isiltasunez eta denbora ezaz beteta daude, eta ikusleak modu bakartu eta pentsakorrean ikusten ditu obra horiek. Margolariak oso modu pertsonalean erabiltzen du argia, eta, ondorioz, amets metafisikoko ukitu horrek indarra hartzen du, ikusezina dena ikusgarria denaren bitartez iradokiz. Estilo realistan aritu arren, Antonio Lópezek Europako joera errealistarik berrienetatik edo hiperrealismo amerikarretik aparte dagoen lana garatu du. Interesatzen zaizkion eguneroko gaiak bilatzen ditu inguruko errealitatean, gauzak astiro eta modu hausnartuan eginez, erretratatuaren edo islatutako objektu zein paisaien esentzia harrapatu arte.


Erakusketa honetako komisarioak María López eta Guillermo Solana historialaria izango da, Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museoaren zuzendari artistikoa; bertan, Antonio López artista espainiarraren lanaren lagin zabala egongo da bilduta, eta 130 lanak, marrazki, olio eta eskultura, inguru egongo dira ikusgai, bere gairik ohikoenak ezagutu ahal izateko: barrualdeak, non arlo fantastikoa eta afektiboa eguneroko bizitzan sartzen diren; Madrilgo zein Tomellosoko hiri-ikuspegi ospetsuak, giza figurak eta paisaiak; eta frutetan oinarritutako konposizioak.1949 eta 2010. urteen artean datatutako lanak erakutsiko badira ere, proiektua, alde batetik, azken bi hamarkadetan egindako lanean egongo da oinarrituta, eta, beraz, oso obra enblematikoak bilduko ditu; besteak beste, surrealismo kutsua duten bere lehenengo familia-erretratuak, Madrilgo Gran Vía kaleko ikuspegi mitikoa, edo bere estudioko marrazkiak. Horrekin batera, bere azken aldiko lanak ere egongo dira ikusgai; horietako batzuk amaitu gabe daude, eta, beraz, inon plazaratu gabeak dira. Horrek guztiak agerian utziko du Antonio Lópezen sorkuntza artistikoko prozesu geldo eta hausnartua; izan ere, Espainiako gaur egungo panorama artistikoan, bera da ospe handiena duen eta mirespenik handiena pizten duen artistetako bat.


Irudian:
Antonio López, (Tomelloso, Ciudad Real, 1936)
Madrid desde Torres Blancas, 1974
Olioa oholan, 165,8 x 244,9 cm
Marlborough International Fine Art

Babeslea Patrocinador Sponsor

  • Logotipo de BBK

Koproduktorea Coproductor Coproducer

  • Logotipo de Museo Thyssen-Bornemisza, Madril
Búsqueda en el sitio

  • OTS 13

    Anselmo Guinea (1855-1906)

    12|02|13 12|05|20

    Bilboko Arte Ederren Museoak Anselmo Guinea (1855–1906) margolari bilbotarrari eskainitako lehenengo erakusketa monografikoa a...

  • OTS 27

    Maleta mexikarra

    12|02|27 12|06|10

    1995ean, Mexiko Hirian 165 argazki-film zituzten hiru kutxa agertu ziren; horietan, balio dokumental izugarriko ia 4.500 argazki zeu...

  • API 17

    OBRA GONBIDATUA

    Haritza elurretan

    12|04|17 12|07|08

    Caspar David Friedrich bere jaioterrian hasi zen artean trebatzen, Greifswalden (garai hartan, Suedia zen), unibertsitateko marrazke...

Ikusi oraingo erakusketa guztiak

  • EKA 11

    Goya. Asmatutako estanpak

    12|06|11 12|09|23

    Erakusketak Francisco de Goyaren (Fuendetodos, Zaragoza, 1746–Bordele, Frantzia, 1828) erreferentziazko lau grabatu-serie erakutsiko d...

  • URR 08

    Botero

    12|10|08 13|01|20

    Fernando Botero (Medellín, Kolonbia, 1932) margolari, marrazkilari eta eskultorea jardunean den artista latinoamerikarrik ezagunena d...

Ikusi hurrengo erakusketak guztiak

  • URT 10

    OBRA GONBIDATUA

    Pérez Villaamil

    12|01|10 12|04|08

    Mihise bi hauek, pintura erromantiko espainiarreko margolaririk garrantzitsuenak pintatutakoak, bikotetzat hartzen dira, dituzten ne...

  • URR 10

    Antonio López

    11|10|10 12|01|29

    Antonio López (Tomelloso, 1936) ‘errealismo madrildarra’ deitutako mugimenduari lotuta egon zen, eta Gerra Zibila...

  • IRA 27

    OBRA GONBIDATUA

    Sefer Hechaloth

    11|09|27 12|01|08

    Anselm Kiefer (Donaueschingen, 1945) nazioartean osperik handiena duen artista alemaniarra da. Bere lana kultua eta konplexua da, et...

Ikusi aurreko erakusketa guztiak