Bilduma iraunkorraz gain, Bilboko Arte Ederren Museoak aldi baterako erakusketez osatutako egitarau garrantzitsua proposatzen du, modu erregularrean.

Kontsultatu erakusketen egitaraua, museoaren proposamen berriei buruzko informazioa lortzeko.

, de

Lazkano. Arkitekturatik naturara

BBK Gela

10|10|04 11|01|16

Jesus Mari Lazkanok (Bergara, Gipuzkoa, 1960) Bilboko Arte Ederretako Fakultatean ikasi zuen –orain, irakaslea da bertan–, eta laurogeiko hamarkadaren hasieran ekin zion bere karrera artistikoari. Teknikari dagokionez, modu geldo eta zehatzean pintatzen du, errealitate ia fotografikoa bilatzen duen birtuosismoarekin. Oinarri hiperrealistako bere errepresentazioek erromantizismoaren tradizioa eta espiritu surrealista gogorarazten dituzte, eta, aldi berean, agerian uzten dute margolariak nolako sentsibilitatea duen arkitekturaren eta paisaiaren balio plastikoekiko; izan ere, errepresentazioaren eta errealitatearen arteko jolas kontzeptual gozoa proposatzen du.

Erakusketak Lazkanoren ibilbidea errepasatzen du, eta, horretarako, neurri ertain eta handiko 82 koadro inguru eta marrazkien aukeraketa bat egongo dira ikusgai, denak ere esparru desberdinetan artikulatuak: arkitekturarekiko eta hiriarekiko interesetik hasi –Erroma inperialaren arrastoei buruzko errepresentazioak, New Yorkeko sky-line delakoaren irudiak, Mies van der Rohe edo Frank Lloyd Wrighten eraikin enblematikoak– eta imajinaziozko paisaia urrunen agerpenetaraino, non naturak protagonismo handiagoa hartzen baitu. Gainera, erakusketa honetarako beren-beregi pintatutako lan multzo argitaragabe bat aurkeztuko da; hain zuzen ere, Bilboko Arte Eder Museoa eta bertako espazioak dira lan horien gai nagusia.

Irudian:
Jesús Mari Lazkano, (Bergara, Gipuzkoa, 1960)
Arkitekturatik naturara, 2009
Akrilikoa mihisean; 150 x 225 cm


Hezkuntza: Lazkano. Arkitekturatik naturara.

Babeslea Patrocinador Sponsor

  • Logotipo de BBK
Búsqueda en el sitio

  • OTS 13

    Anselmo Guinea (1855-1906)

    12|02|13 12|05|20

    Bilboko Arte Ederren Museoak Anselmo Guinea (1855–1906) margolari bilbotarrari eskainitako lehenengo erakusketa monografikoa a...

  • OTS 27

    Maleta mexikarra

    12|02|27 12|06|10

    1995ean, Mexiko Hirian 165 argazki-film zituzten hiru kutxa agertu ziren; horietan, balio dokumental izugarriko ia 4.500 argazki zeu...

  • API 17

    OBRA GONBIDATUA

    Haritza elurretan

    12|04|17 12|07|08

    Caspar David Friedrich bere jaioterrian hasi zen artean trebatzen, Greifswalden (garai hartan, Suedia zen), unibertsitateko marrazke...

Ikusi oraingo erakusketa guztiak

  • EKA 11

    Goya. Asmatutako estanpak

    12|06|11 12|09|23

    Erakusketak Francisco de Goyaren (Fuendetodos, Zaragoza, 1746–Bordele, Frantzia, 1828) erreferentziazko lau grabatu-serie erakutsiko d...

  • URR 08

    Botero

    12|10|08 13|01|20

    Fernando Botero (Medellín, Kolonbia, 1932) margolari, marrazkilari eta eskultorea jardunean den artista latinoamerikarrik ezagunena d...

Ikusi hurrengo erakusketak guztiak

  • URT 10

    OBRA GONBIDATUA

    Pérez Villaamil

    12|01|10 12|04|08

    Mihise bi hauek, pintura erromantiko espainiarreko margolaririk garrantzitsuenak pintatutakoak, bikotetzat hartzen dira, dituzten ne...

  • URR 10

    Antonio López

    11|10|10 12|01|29

    Antonio López (Tomelloso, 1936) ‘errealismo madrildarra’ deitutako mugimenduari lotuta egon zen, eta Gerra Zibila...

  • IRA 27

    OBRA GONBIDATUA

    Sefer Hechaloth

    11|09|27 12|01|08

    Anselm Kiefer (Donaueschingen, 1945) nazioartean osperik handiena duen artista alemaniarra da. Bere lana kultua eta konplexua da, et...

Ikusi aurreko erakusketa guztiak