X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Erakusketak

Amerikan, metalurgia Peruko erdialdeko mendilerroan deskubritu zen, duela hogeita hamabost mende. Kolonbian, jatorria K.a. IV. mendean dago; izan ere, garai hartan, metala lantzen ederto zekiten gizarteak bizi izan ziren bertan. Prozesu horren barruan, metala ateratzen zen, eta, landu eta sinbolizatu ostean, erabili, eta, azkenik, lurrera bueltatzen zen eskaintza gisa. Kolonbiako garapen metalurgikoaren mila urte hauetan –K.o. 1500. urtean Espainiak konkista egin zuenean, garapena eten egin zen–, dozena bat estilo sortu ziren, eta teknika konplexuak uztartu ziren, zenbait aleaziotan.

Maila estetikoan, emaitza harrigarria da.Aberastasun artistiko eta teknologiko hori oparotasun ekonomikoan oinarritu zen, eta, horri esker, populazioaren zati bat urregintzan aritu ahal izan zen. Egile indigenek zenbait eredu estilistikotan islatu zuten filosofia konplexu eta sakon hori, gizakiek euren artean eta naturarekin zein unibertsoarekin zituzten harremanen berri ere emanez. Diseinuak, konposizioak eta orekak leku nabarmena ematen diote kultura material oparo honi, arte unibertsalaren esparruan. Bilboko Arte Ederren Museoak erakusketa handi bat aurkeztuko du 2011ko udan; bertan, kolonaurreko zenbait kulturatako 253 pieza egongo dira bilduta, denak ere Bogotako (Kolonbia) Errepublikako Bankuaren Urrearen Museokoak; izan ere, munduko metalurgia prehispanikoko bildumarik garrantzitsuenetako bat dago bertan. Urregintzako, zeramikako eta material litikoko objektuen –zenbait materialez egindako maskarak, bularrekoak, lepokoak eta besokoak, bai eta zeramikazko objektuak eta harrizko tresnak ere– erakusketa zabala izango da, duten interes antropologiko eta historikoagatik aukeratutakoak –objektuetako batzuek 2.500 urte baino gehiago dituzte–, bai eta duten balio artistikoagatik ere.

Erakusketa sei ataletan egituratuko da –urre koloreko jendea, animalia fantastikoak, animalia-gizakia, abstrakzioa eta natura, formen unibertsoa, eta metalurgia eta gizarte prehispanikoak–, eta atal horiek urregile prehispanikoek sortutako errepertorio bisuala erakutsiko dute. Gai nagusiak, bakarka edo konbinatuta, giza figurak, animalia erreal edo fantastikoak, eta forma geometrikoak dira; aldiz, forma begetalak urriagoak dira. Parekorik ez duten objektu horien bitartez, erakusketak kultura prehispanikoaren aberastasunaren berri emango digu; izan ere, kultura hartan gai izan ziren hainbat esparru uztartzeko: naturaz gaindikoa eta naturari dagokiona, arlo sakratua eta profanoa, gizakia eta animalia, gorputza eta arima, esparru abstraktua eta figuratiboa, natura eta kultura; eta dena, interes estetiko handiko corpusean. Erritual sakratuen eta botere-erritualen ihartzuna, eta zituzten lotura sinbolikoak.


Irudian:
Antropozoomorfiko zintzilikarioa
9,5 x 11,9 zm
Tairona Aldea - Tairona Periodoa
900 a.d. - 1700 a.d.

Babeslea: BBK
Koproduktorea: Museo del Oro del Banco de la República de Bogotá


Urre sakratua

Zerrendara itzuli