BILDUMA IRAUNKORRA
Gomendatutako ibilbidea
Eduardo Chillida
Donostia, 1924 - 2002
1956
Burdina forjatua, 28,5 x 63 x 25 cm
Museoak eskuratua, 2003
Chillidak kaligrafia informalista –hau da, ezaugarri azkar bezain jarraitua– eta "zehaztu gabeko geometriako" forma trinkoagoak aukeratu zituen tarteka. Hori dela eta, espazialismora ere hurbildu zen. Lan bakoitzean, zalantza hori materialaren arabera ebatzi zen sarritan, eskulturagileak oso-oso kontuan hartu baitzuen gehienetan erabili ohi zituen burdinaren, egurraren, alabastroaren, hormigoiaren edo terrakotaren balio plastikoa desberdina zela. Dardara-burdinak II Chillidak 1956an Parisen ikusgai jarri zituen eskulturetakoa da. Izan ere, lan horiek nazioarteko onespenaren ateak ireki zizkioten. Bertan, burdinaren garapen lineala antzematen da, bere izaera grafiko zorrotza, bai eta nekazaritzako lanabesak, armak eta antzinako beste erreminta batzuk egiten zituzten olagizonen zereginarekin daukan lotura ere. Hain zuzen ere, badirudi Dardara-burdinak II lanean goldearen formaren abstrakzioa egiten dela, infinituaren adierazle bihurtuz eta, horren ondorioz, esangura metafisikoko objektu bilakatuz. Eskultura honetan, egileak adierazpide zailaren bilaketaren berri ematen digu, berezko grafismoaren garapen malgua eraman nahi baitu espaziora, burdina forjatua bezain gogorra den eta astiro eraldatzen den materialaren bitartez. Chillida arkitektura ikasten hasi zen Madrilen, baina hasi eta gutxira bertan behera utzi zuen eskultura lantzeko. Parisen egon ondoren, 1951n Euskadira itzuli zen. 1958. urtean, Veneziako Biurtekoko Eskultura Sari Nagusia lortu zuen. Chillidak Picassok, Julio Gonzálezek eta Pablo Gargallok hasitako burdinazko tradizio eskultorikoari eutsi zion, eta XX. mendeko bigarren zatiko funtsezko eskulturagileetako bat izan zen. Filosofoekin –Heidegger, Cioran– eta olerkariekin –Jorge Guillén– lan egin zuenez, agerikoa da bere lanek interes esentzialista zutela. [J.V.]

Bilduma iraunkorraz gain, Bilboko Arte Eder Museoak aldi baterako erakusketez osatutako egitarau garrantzitsua proposatzen du, modu erregularrean.
Kontsultatu erakusketen egitaraua, Bilboko Arte Eder Museoaren proposamen berriei buruzko informazioa lortzeko.
BBK Gela
10|02|08 • 10|05|16
Erakusketa honek Alberto Schommer (Vitoria-Gasteiz, 1928) argazkilariaren figura eta ibilbide luzea aztertzen ditu. Schommer azken hamarkadetako sorkuntza espainiarreko argazkilaririk aipagarrienetakoa da, eta bere garaiko korronte artistikoetan gehien sartu denetako bat. Pintura arloko hasierako dedikaziotik, Schommerrek jatorri ugariko eraginak ezagutu eta jaso zituen; besteak beste, Benjamín Palenciaren paisaia postkubistak, surrealismoa, Antonio Lópezen natura hil errealistak, informalismoa edo hirurogeiko hamarkadako abangoardia esperimentala. Hain zuzen ere, Schommer Espainiako argazkilaririk ezagunenetakoa bada, erretratuaren generoagatik da. Duela ia berrogei urtetik hona, hainbat erretratu argitaratu ditu komunikabide ugaritan, eta, bertan, boterea, ekonomia eta kultura eszenifikatu ditu; modu horretan, Espainiako azken urteotako historiari buruzko friso zabala osatu du.
Atzera begirako sekulako erakusketa honetarako hautatutako ehun lan baino gehiagoko sortaren artean, besteak beste, vintages lanak eta lehen garaiko kopia modernoak daude, bai eta zenbait sailetako argazkiak ere (Paisaia beltzak, Maskarak edo Kaskografiak sailetakoak, besteak beste). Lan horien bitartez, Schommerrek 1978tik gaur egunera arte argitaratu dituen liburuak errepasatzen dira. Erakusketaren azken atalean, fotomuntaiak eta pieza bolumetrikoak egongo dira ikusgai. Erakusketa hiru ataletan banatuta dago —Hasierako garaia, Paisaiak eta hiriko eszenatokiak, eta Esperimentazioa eta eszenaratzea—, eta komisarioa Schommerren lanean aditua eta argazkigintzaren teorikoa den Alejandro Castellote izan da.
Schommerren lana herrialde askotan erakutsi izan da, eta nazioarteko panoramako aldizkaririk ospetsuenek ere argitaratu dituzte bere argazkiak. Bere ibilbide profesional luzean, hainbat eta hainbat sari jaso izan ditu, eta mundutik zehar egin dituen bidaiei buruzko erreportajeen berri ematen duten hirurogeita hamar liburutik gora argitaratu ditu. 1996an, San Fernandoko Arte Ederretako Akademian sartu zen, eta, joan den 2009an, Kultura Ministerioak Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina eman dio.Berrogeita hamarreko hamarkadan argazkigintza espainiarreko mugimendu berritzaileekin izan zuen harremanetik, Schommerren ibilbide luzea erronka formalez beteta egon da, Irving Penn eta William Kleinen hasierako lanaren eraginpean; izan ere, argazkigintzaren izaera artistikoa defendatu nahi izan du beti. Bere erreportaje, natura hil, paisaia, erretratu eta kaskografiak Espainiako memoria bisualaren eta argazkigintzaren historiaren parte dira dagoeneko.
Irudian: Bodegón (zatia), 1961. Argazki zuri-beltzean. 57,7 x 42,3 cm
Argitalpenen katalogoa:
Babeslea • Patrocinador • Sponsor

OBRA GONBIDATUA
10|04|27 • 10|09|05
Pradoko mihise handia, Bruselatik datorren zirriborroarekin batera aurkeztutakoa, Felipe IV.ak Torre de la Parada izenekoa (Madrilgo... 
10|05|10 • 10|09|26
Cristóbal Balenciaga (Getaria, Gipuzkoa, 1895–Xábia, Alacant, 1972) modaren historiako sortzailerik garrantzitsuenetakoa da. 1... 
10|06|07 • 10|09|05
Historiaurretik hasi eta erromatarren mundura heldu arte, zezenaren figurak toki nabarmena izan du Mediterraneoko zibilizazioetako k... 
Ikusi oraingo erakusketa guztiak

Lazkano. Arkitekturatik naturara
10|10|04 • 11|01|16
Jesús Mari Lazkanok (Bergara, Gipuzkoa, 1960) Bilboko Arte Ederretako Fakultatean ikasi zuen –orain, irakaslea da bertan&ndash... 
10|11|15 • 11|02|13
2010eko azaroaren 15etik 2011ko otsailaren 13ra bitartean, Georges Rouault. Sakratua eta profanoa erakusketak ehun lan bain... 
Ikusi hurrengo erakusketak guztiak

Schommer. Atzera begirakoa 1952-2009
10|02|08 • 10|05|16
Erakusketa honek Alberto Schommer (Vitoria-Gasteiz, 1928) argazkilariaren figura eta ibilbide luzea aztertzen ditu. Schommer azken h... 
OBRA GONBIDATUA
10|01|12 • 10|04|25
Oraingo honetan, Kristo zigorkatua da obra gonbidatua. Egur landu eta polikromatuzko eskultura da, 1616 ingurukoa. Eskultura barroko... 
09|10|19 • 10|01|17
645 aldean, Murillok bere lehen arrakasta artistikoak izan zituen, eta goranzko karrerari ekin zion, Francisco de Zurbaránen gain... 