BILDUMA IRAUNKORRA
Gomendatutako ibilbidea
José de Ribera
Xátiva, Valencia, 1591 - Nápoles, Italia, 1652
1621
Olioa mihisean, 180,3 x 231,6 cm
Museoak eskuratua, 1924
Mihise handi honetan, santu biluziaren figura etzanda dago, beso bat martirioaren zuhaitzetik zintzilik duela. Irene eta Luzila emakume santuek laguntza ematen diote: batak geziak ateratzen dizkio eta besteak ukenduen potea dakar. Beraien artean, martirioaren palma eta koroa daramatzaten aingerutxo bi dabiltza hegan. Lan honen estiloari erreparatuta, errealismo tenebristaren maisu handia den Riberaren obra hau gaztaroko lana da, Osunako dukea zen Napoliko erregeordeak enkargatzen zizkion lanekin konparatuta. Lan horiek Osunako Kolejiatan daude, eta 1616 eta 1618. urteen artean koka daitezke. Mihisea zaharberritu baino lehen pintatutako sinaduran "1631" jartzen zuen, baina lana urte horretakoa izatea ezinezkoa da, kontuan izanik lanaren teknika lauagoa eta jarraituagoa zela hogeita hamarreko hamarkadako mihiseetan baino. Baliteke 1621ekoa izatea, hain zuzen ere Osunako Kolejiatan dauden mihiseen eta San Petersburgoko Hermitagen dagoen gai bereko bertsioaren artekoa (azken hori, argi eta garbi, 1628an dago datatuta). Interpretazio biek gorputzaren konposizio ausarta dute; izan ere, besoaren bertikalarekin eta gorputzaren horizontalarekin, angelu argitsua marrazten dute, eta hori margolariaren beste mihise askotan errepikatuko da gero. Eskortzoa, zenbait marrazki bikainetan aztertua izan dena, martirio kristauen (San Sebastian, San Bartolome) eta paganoen (Apolo eta Marsias) zenbait gaitara egokitu zen. Historia gorabeheratsuko mihise hau Leganésko markesarena izan zen XVII. mendean, eta horrek Felipe IV.a erregeari oparitu zion. Azken horrek, berriz, El Escorialeko Monasterioan gorde zuen, eta hantxe egon zen frantziarren inbasiora arte. Orduan, Jose Bonapartek Soult mariskalari oparitu zion, eta Museoak haren oinordekoei erosi zien. [A.E.P.S.]

2000. urteko abenduan, Museoaren jabeak diren erakundeek, hau da, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak (eta euren izenean, Iñaki Azkunak, Josu Bergarak eta M. Carmen Garmendiak) Bilboko Arte Eder Museoa Fundazioa sortzea erabaki zuten. Fundazioaren helburua honakoa da: Bilboko Arte Eder Museoa osatzen duten elementuak sustatu eta garatzea
Patronatua da fundazioaren gobernu-organoa eta erakunde sortzaileek osatzen dute: Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak. Bestetik, pertsona fisiko eta juridikoak egongo dira barruan. Izan ere, euren ekarpen esanguratsuak edo museoei buruz daukaten ezagutza zientifiko edo teknikoa direla-eta, sorrera-helburuaren lorpena ahalbidetzeko aukera handiagoa daukate.
Reunir, conservar, estudiar y exhibir la colección de arte antiguo, moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao, procurar su enriquecimiento, mantener servicios y promover actividades de calidad con el fin de contribuir decisivamente a la educación de la sociedad y a la proyección de los valores culturales de la Comunidad Autónoma Vasca.
Fundazioko beste organo garrantzitsuetako bat aholku batzorde artistikoa da. Batzordearen eginkizun nagusia da museoari laguntzea, bere funtzionamenduari eta arlo zientifikoko eta erakusketa-arloko ildoen plangintzari buruzko gai guztietan. Batzordea Javier Viar museoko zuzendari jaunak 2003.eko ekainak 9an proposatuta onartu zen eta aholkulari hauek osatzen dute:
Fundazioak, bestalde, hainbat mekanismo eskaintzen dizkie kide indibidualei zein erakundeei museoan parte hartzeko.
Bilboko Arte Eder Museoaren Lagunak Zerbitzua 1981ean jaio zen. Zerbitzu horren bitartez, Museoko bizitzan modu aktiboago eta zuzenagoan parte hartzeko bidea eman nahi zaio gizarteari.
Urteko diru-laguntzaren truke, Museoaren Lagunek zenbait pribilegio lortzen dituzte, hala nola sarrera, informazioa eta Museoaren jardueretan lehentasunezko parte-hartzea.
Bilboko Arte Eder Museoak Kide Korporatiboentzako Programa proposatzen die enpresa edo erakundeei, Museoaren eta bertako jardueren garapenari laguntza emateko prest egonez gero.
Parte hartzeko formula desberdinak eskaintzen ditu Museoak eta kide diren erakundeen laguntza jende artean ezagun egiteko ahalegina bermatzen du.
MUSEOAREN LAGUNAK
Kide indibidualak
Urteroko ordainsari baten truke, Museoaren Lagunek etekin bereziak izaten dituzte.
OHOREZKO PASEA
Kide korporatiboak
Museoaren eta bere jardueren garapenaren alde modu esanguratsuan egin nahi duten enpresa eta erakundeei dago zuzenduta.
NORTZUK LAGUNTZEN DIGUTE.
Kide Korporatiboak
Museoaren garapena eta jarduerak sustatzen lagundu nahi duten empresa eta erkundentzat destinatua