BULETINA BOLETÍN BULLETIN Bilboko Arte Eder Museoaren argitalpena da. Argitalpenaren helburuak bere artelanen bildumaren azterketan sakontzea eta bilduma ezagutarazten laguntzea da.

Helburu horiekin, urtero dei egiten zaie artearen historiako arlo eta aldi desberdinei buruz adituak diren historialari, kritikari eta zaharberritze arloko teknikari aipagarriei, proposatutako obrak azter ditzaten.

Beste zenbait gairen artean, egiletasun berriei, eskurapen eta dohaintza berrien azterketei, obra edo arlo ezezagunen gaineko ikerketei edo zaharberritze esanguratsuei buruzko testuak agertuko dira bertan. Azken batean, Museoko bilduma osatzen duten artelanen ezagutza hobea sustatzen duten ikerketak argitaratuko dira.

Lehen aipatutako bi helburuez gai –ezagutza eta hedapena–, Buletin honek prestigioaren adierazle berri bat gehitu nahi dio Museoaren jarduerari, duen izaera zientifikoarekin, bertan parte hartzen dutenen garrantziarekin eta eduki grafiko zein literario aldetik daukan edizio txukunarekin.

METRO BILBAO babeslearen laguntzari esker, 2011. urtetik aurrera BULETINA argitaratzen da.

ADDENDA 1

  • Addenda 1: Bilboko Arte Ederren Museoko Antzinako Brontzeak. Taramona-Basabe bilduma Gure museoan dauden brontzezko antzinako 96 figurek bilduma berezienetakoa osatzen dute. Bilduma Manuel Taramonaren alargun Mercedes Basabe y Cotoner andreak eman zuen dohaintzan 1942an, senarraren nahia betez. 2011n, eta argitaratutako Buletinaren lehenengo 5 zenbakietan sartutako lehenengo 30 artikuluen ondoren, museoak lehenengo Addenda argitaratu du. Duten luzera eta zabaleragatik artikulu bakar batean aztertu ezin daitezkeen bildumen azterketa monografikorako tresna gisa sortu da Addenda. Oraingo honetan, Sevillako Unibertsitateko katedradun eta arkeologo ospetsua den Ramón Corzo irakasleak aztertu ditu brontzeak, sakontasun eta zorroztasun bikaineko lan batean.

BULETINA BOLETÍN BULLETIN 09

  • Jakituriaren bila. Programa ikonografiko bat XVI. mendeko marketeriako altzari alemaniar batean María Paz Aguiló-Alonso, Zientzialari titularra. Historiako Institutua, Gizarte eta Giza Zientzietako Zentroa-CSIC.
  • Luis de Morales “el Divino”. Bilboko Arte Eder Museoko Pietatea Manuela B. Mena Marqués, XVIII. mendeko Pinturaren Kontserbazioaren eta Goya Arloaren burua. Museo Nacional del Prado, Madril.
  • Frans Pourbus Gazteak egindako Maria Medicikoaren erretratua edo Habsburgotarren tentazioa Frantziako gortean Blaise Ducos, XVII eta XVIII. mendeetako pintura holandarraren eta flandestarraren kontserbatzailea. Musée du Louvre, Paris.
  • Friedrich Rehberg margolariarenganako hurbilketa Bilboko Arte Eder Museoko Kain margolanaren bidez Javier Novo González, Bilduma Saileko burua. Bilboko Arte Eder Museoa
  • Joaquín Sorollaren erretratuak Bilboko Arte Eder Museoan Facundo Tomás / Felipe Garín, Artearen Historiako katedradunak. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa
  • Karel Appel, Le cheval mourant, 1956 Valeriano Bozal, Arte historialaria

BULETINA BOLETÍN BULLETIN 08

  • Ama Birjinaren iragaitza eta Santa Ana, Ama Birjina eta Haurra. Alemaniako bi lan gótico berentiar, Bilboko Arte Eder Museoan Matthias Weniger, 1550 baino lehenagako margo eta eskulturen kontserbatzailea. Bayerisches Nationalmuseum, Munich
  • Artzainen adorazioa, Juan Ribaltarena. Sakoneko begirada Peter Cherry, Irakaslea eta Artearen eta Arkitekturaren Historia Saileko burua. Historia eta Humanitateen Fakultatea. Trinity College, Dublin
  • Anberes, XVII. mendea: Andries Danielsen eta Frans Francken II.aren Loreontzia tulipekin Fred G. Meijer, Kontserbatzailea. Herbeheretako Antzinako Pintura Saila. Herbeheretako Artearen Historiaren Institutua (RKD), Haga
  • Francesco Nolettiren hiru koadro Bilboko Arte Eder Museoan Keith Sciberras, Irakaslea. Artearen Historioa Saila. Maltako Unibertsitatea
  • Bere teknikara hurbiltzeko azterketa analitiko eta estilistikoa José Luis Merino Gorospe, Kontserbazio eta Zaharberritze Saila burua. Bilboko Arte Eder Museoa
  • Lore-girlanda, Abraham Mignon Magdalena Kraemer-Noble, Arte historialaria eta kazetaria, Munich
  • Luis Fernándezen lan bi Bilboko Arte Eder Museoan: Tête de taureau mort eta Course de taureaux Alfonso Palacio Álvarez, Artearen Historiako irakaslea. Oviedoko Unibertsitatea

BULETINA BOLETÍN BULLETIN 07

  • avoiako Felipe Manuel printzearen erretratua. Printze italiarraren irudia Espainako gortean Annemarie Jordan Gschwend, ikertzaile independentea, Suitza
  • Francisco de Herrera Zaharraren Senitarte Santua Louis-Phillippe Galeria espainiarrean Benito Navarrete Prieto, Artearen Historiako irakasle titularra. Alcalako Unibertsitatea, Madrid
  • Tsuba, Japoniako zaldunen ezaugarri bat. Tsuba bilduma Bilboko Arte Eder Museoan Fernando García Gutiérrez S.J., Arte Ondarearen elizbarrutiko ordezkaria, Sevilla. Ekialdeko Artearen irakasle ohia Sophia Unibertsitatean, Tokio
  • Toledoko ikuspegi orokorra, Kalonjeen Gurutzetik Pérez Villaamilen lanean Enrique Arias Anglés, ikerketa irakaslea. Centro de Ciencias Humanas y Sociales. C.S.I.C.
  • Darío de Regoyos. Bere prestakuntza, bizitza eta obra Juan San Nicolás, aditua Darío de Regoyos pintorearen bizitzan eta obran
  • Palazuelo eta euskal artea. Irudia margolanean oinarritutako hausnarketak Javier Viar, Bilboko Arte Eder Museoko zuzendaria

BULETINA BOLETÍN BULLETIN 06

  • Familia Santua Santa Isabelekin, San Joan Bataiatzailea umearekin eta bi aingerurekin, Rafaelen kopia. Azterketa teknikoa, zaharberritze-prozesua eta ekarpen berriak lan horren historia eta ustezko egiletasunari buruz José de la Fuente Martínez, Pradoko Museo Nazionaleko taula gaineko pintura zaharberritzailea; José Luis Merino Gorospe, Bilboko Arte Eder Museoko Kontserbazio eta Zaharberritze Saileko burua; Rocío Salas Almela, Espainako Ondare Historikoaren Institutuko zaharberritzailea; Ana Sánchez-Lassa de los Santos, Bilboko Arte Eder Museoko kontserbatzialea eta Bilduma Saileko burua
  • Pablo Esquert. Bilboko Museoko Ecce Homo eta berari egotzitako beste lan batzu Isabel Mateo, C.S.I.Cko Historia Institutuko Ikerketa irakaslea
  • Erregearen izenean. Austriako Juanaren Bilboko Arte Eder Museoko Erretratua Leticia Ruiz Gómez, Pradoko Museo Nazionaleko Errenazimenduko Pintura Espainiarreko eta Lehen Naturalismoko Saileko burua
  • Bilboko Museoko Job. Lehenengo Piolari buruzko hausnarketa berriak eta orain arte ezagutu gabeko koadroak Anna Orlando, Arte historialaria, XVII. mendeko pintura genoarrean aditua
  • Francisco de Goya. Adiskideen erratratuak: Zapater eta Moratín. Bilboko Arte Eder Museoa Mª Teresa Rodríguez Torres, Arte historialaria eta botikaria
  • Lying Figure in Mirror, 1971. Francis Bacon Maria Müller, Kontserbatzailea K20, Dusseldorf

BULETINA BOLETÍN BULLETIN 05

  • Magoen adorazioa. Egiletasun arazo bat Xavier Bray, Pintura Barrokoko kontserbatzaile ondokoa, National Gallery London
  • Ama Birjiana Haurrarekin eta erretratuak. Pedro Atanasio Bocanegra: bere sormenaren testuingurua Javier Portús, Pintura espainiarren (1700. urtera arte) Saileko burua, Pradoko Museo Nazionala
  • Bilboko Arte Eder Museoko Tapizak. Francisco Tonsek Pastrana zeukan tailerreko pieza berriak Margarita García Calvo, Doktorea Artearen Historioan
  • Chillida. Dardara Burdinak II. Eduardo Chillidaren lan eskuratu berria Bilboko Arte Eder Museoan Giovanni Carendente, espezialista eskultura garaikidean
  • Montgomery Clift, Peter Blakeren begietatik Marco Livingstone, Artearen histoiralaria eta Arte comisario independientea
  • Lorategi handia. Balerdi. Formatu handiko pinturen kontserbazioa eta zaharberritzea Bilboko Arte Eder Museoan María José Ruiz-Ozaita, Bilboko Arte Eder Museoko Kontserbazio eta Zaharberritze Saileko teknikaria; Ana Vitoria, Kontserbazio eta Zaharberritze Saileko teknikaria

Babeslea Patrocinador Sponsor

  • Logotipo de Metro Bilbao
Búsqueda en el sitio