Sistema berritzaile honi esker, unean bertan aukeratu ahal izango duzu museoaren bildumako 150 lan baino gehiagoren artean, erreprodukzioa nahierara egiteko; izan ere,

inprimatzearen materiala eta tamaina aukeratu ahal izango dituzu, bai eta akabera ere: papera edo mihisea, mihisea bastidorean muntatuta, markoztatuta, etab. Bereizmen handiko inprimatze digitalak jatorrizko lanarekiko fideltasuna bermatzen du.