Kide Korporatiboentzako Programa

Bilboko Arte Eder Museoak Kide Korporatiboentzako Programa proposatzen die enpresa edo erakundeei, museoaren eta bertako jardueren garapenari laguntza emateko prest egonez gero.

Parte hartzeko mekanismo desberdinak eskaintzen ditu museoak eta kide diren erakundeen laguntza jende artean ezagun egiteko ahalegina bermatzen du.

Informazio gehiago eskatu nahi baduzu, sartu hemen

Enpresa Laguna

  • Gutxieneko ekarpena: 1.202 €
  • Konpromisoaren gutxieneko iraupena: hiru urte.
  • Enpresa Lagunarentzako 2 Txartel (enpresaren izenean).
  • Doako sarrera, Txartela daramanarentzat eta bere laguntzailearentzat.
  • Museoko Jardueren Egitaraua bidaliko diogu.
  • Irekiera-ekitaldietarako eta ekitaldi berezietarako gonbidapena.
  • Museoko argitalpenak bidaliko dizkiogu doan.
  • Jendaurreko aintzatespena, museoko web orrian egindako aipamenaren bidez.
  • Jendaurreko aintzatespena, urtero publizitatea sartuta.
  • Museoko eremuak erakundearen ekitaldietarako erabiltzeko lehentasuna.
  • Deskontuak museoko dendako produktuak erosteko orduan (%10).
  • Zergarinketa.

Enpresa Laguntzailea

  • Gutxieneko ekarpena: 6.010 €
  • Konpromisoaren gutxieneko iraupena: bost urte.
  • Enpresa Lagunarentzako 4 Txartel (enpresaren izenean).
  • Doako sarrera, Txartela daramanarentzat eta bere laguntzailearentzat.
  • Museoko Jardueren Egitaraua bidaliko diogu.
  • Irekiera-ekitaldietarako eta ekitaldi berezietarako gonbidapena.
  • Museoko argitalpenak bidaliko dizkiogu doan.
  • Jendaurreko aintzatespena, museoko web orrian egindako aipamenaren bidez.
  • Jendaurreko aintzatespena, urtero publizitatea sartuta.
  • Museoko eremuak erakundearen ekitaldietarako erabiltzeko lehentasuna.
  • Deskontuak museoko dendako produktuak erosteko orduan (%20).
  • Zergarinketa.

Babeslea

  • Gutxieneko ekarpena: 60.101 €
  • Konpromisoaren gutxieneko iraupena: bost urte.
  • Patronatuko ordezkaria.
  • Ohorezko 8 Pase (enpresaren izenean).
  • Doako sarrera, Pasea daramanarentzat eta bere laguntzailearentzat.
  • Urteko 100 gonbidapen, museoan doan sartzeko.
  • Museoko Jardueren Egitaraua bidaliko diogu.
  • Museoko argitalpenak bidaliko dizkiogu doan.
  • Museoko erakusketen irekiera-ekitaldi guztietarako gonbidapenak zure konpromisoetarako.
  • Irekiera-ekitaldietarako eta ekitaldi berezietarako gonbidapena.
  • Jendaurreko aintzatespena, museoko web orrian egindako aipamenaren bidez.
  • Jendaurreko aintzatespena, museoko katalogoetan egindako aipamenaren bidez.
  • Jendaurreko aintzatespena, museoko leku nabarmen batean egindako aipamenaren bidez.
  • Jendaurreko aintzatespena, urtero publizitatea sartuta.
  • Jendaurreko aintzatespena, berariazko aipamenaren bidez eta erakundearen logotipoa babesaren helburu den jarduerarekin zerikusia duten argitalpen eta materialetan sartuta.
  • Babesaren helburu den jarduerarekin zerikusia duten jakinarazpen-ekitaldietan parte hartu.
  • Museoko jarduera orokorretan eta ekitaldi berezietan parte hartu.
  • Museoko eremuak erakundearen ekitaldietarako erabiltzeko lehentasuna.
  • Zergarinketa.

Ohorezko babeslea

  • Gutxieneko ekarpena: 600.000 €
  • Konpromisoaren gutxieneko iraupena: bost urte.
  • Patronatuko ordezkaria.
  • Ordezkaritza Batzorde Exekutiboan.
  • Ohorezko 12 Pase (enpresaren izenean).
  • Doako sarrera, Pasea daramanarentzat eta bere laguntzailearentzat.
  • Urteko 1000 gonbidapen, museoan doan sartzeko.
  • Museoko Jardueren Egitaraua bidaliko diogu.
  • Museoko argitalpenak bidaliko dizkiogu doan.
  • Museoko erakusketen irekiera-ekitaldi guztietarako gonbidapenak zure konpromisoetarako.
  • Irekiera-ekitaldietarako eta ekitaldi berezietarako gonbidapena.
  • Jendaurreko aintzatespena, museoko web orrian egindako aipamenaren bidez.
  • Jendaurreko aintzatespena, museoko katalogoetan egindako aipamenaren bidez.
  • Jendaurreko aintzatespena, museoko leku nabarmen batean egindako aipamenaren bidez.
  • Jendaurreko aintzatespena, urtero publizitatea sartuta.
  • Jendaurreko aintzatespena, berariazko aipamenaren bidez eta erakundearen logotipoa babesaren helburu den jarduerarekin zerikusia duten argitalpen eta materialetan sartuta.
  • Babesaren helburu den jarduerarekin zerikusia duten jakinarazpen-ekitaldietan parte hartu.
  • Museoko jarduera orokorretan eta ekitaldi berezietan parte hartu.
  • Urtean, museoko espazioen doako erabilera bat, ekitaldi korporatiboetarako.
  • Zergarinketa.
Búsqueda en el sitio

NORTZUK LAGUNTZEN DIGUTE

Kide Korporatiboak

Museoaren garapena eta jarduerak sustatzen lagundu nahi duten empresa eta erkundentzat destinatua

• Informazio gehiago