BILDUMA IRAUNKORRA
Gomendatutako ibilbidea
Paul Gauguin
París, Frantzia, 1848-Atuona, Islas Marquesas, 1903
1888
Olioa mihisean, 74 x 92 cm
Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpena, 1920
Latsariak Arlesen Frantziako herri horretan izan zen pintatua. Izan ere, 1888. urtearen amaieran, Gauguin bertara joan zen, Vincent van Goghek hala eskatuta (talde artistiko bat sortu nahi zuen). Lanak argi erakusten du margolariak garai hartan zeukan interesa, eta, hori dela eta, lehentasuna ematen dio adierazpenari, errepresentazio formalaren gainetik. Modu horretan, betiko apurtu zuen inpresionismoarekiko lotura. Ideario horren (Gauguinek "sintetismo" terminoa eman zion) ezaugarri nagusia da natura ez dela modu mimetikoan islatzen, perspektibari uko egin eta estanpa japoniarretik etorritako hirugarren dimentsioa albo batera uzten dela, eta kolorea plano handi eta kontrastatuetan banatzen dela, lerro ilun baten bidez. Koadroaren elementu aipagarrienak fondoaren abstrakzioa, mugimendu itxura, elementu batzuk ebakitzen dituen enkoadraketa fotografikoa, silueta iluneko forma lauak eta kolore hutseko guneak dira. Figuren distortsioak eta hieratismoak Bretainiako elizetako harrietan egindako estatua zakarren eragina erakusten dute. Pinturan modu berantiarrean hasita, XIX. mendeko azken hamarkadetan, Gauguin liderra izan zen ezaugarri inpresionisten eraldaketan, adierazpiderik subjektiboenetan. Pont-Aven edo Arlesera, eta, bereziki, Hegoaldeko Itsasoetara egindako bidaiek modu esanguratsuan markatu zuten bere hizkera artistikoa. Alde batetik, Polinesiako koloreen eta argiaren intentsitateak, eta, bestetik, gizarte indigenaren eta naturaren arteko harreman estuak, liluratuta utzi zuten artista. Hori horrela, paraje exotikoak eta Bretainia zein Tahitiko sinesmen primitiboak, Van Gogh lagunaren adierazkortasun piktorikoarekin batera, bere ideiak gauzatzeko erreferentzia nagusiak izatera heldu ziren. Gainera, grabatuak, zeramikak eta, Hiva-Oa uhartean eman zituen azken urteetan, eskulturak ere egin zituen. [J.N.G.]

Hemen zaude
Hemen ere aurkituko duzu: Laminak eta erreprodukzioak
Estanpazio digitala "María" - Antonio López.
Artistak sinatua eta zenbakitua.
150 alera mugatutako edizioa, gehi egilearen 15 proba, artistak sinatuak eta seriatuak. Lehorrean egindako trokelarekin ziurtatuak. Trokela editoreak estanpatu du obra bakoitzean.
Digigraphie delakoa paper ziurtatuko artelanak inprimatu eta erreproduzitzeko teknika da, inprimaketa profesionaleko Epson sistemaren bitartez egindakoa, irizpide zehatzak eta erabilerarako arau zorrotzak jarraituz eta, modu horretan, 60 urte baino gehiagoko gutxieneko iraupena bermatuz..
Cod. 00006328
PREZIOA
650 €
Antonio López
32 €
Antonio López (Tomelloso, 1936) ‘errealismo madrildarra’ deitutako mugimenduari ...
Estanpazio ‘Bioletak’. Sinatua eta zenbakitua
400 €
Estanpazio digitala "Bioletak" - Antonio López.
...
Estanpazio ‘Irasagarrondoa’. Sinatua eta zenbakitua
800 €
Estanpazio digitala "Irasagarrondoa" - Antonio López.
...
Estanpazio ‘Carmen lo’. Sinatua eta zenbakitua
400 €
Estanpazio digitala "Carmen lo" - Antonio López.
...