BILDUMA IRAUNKORRA
Gomendatutako ibilbidea
Francis Bacon
Dublín, Irlanda, 1909-Madrid, 1992
1971
Olioa mihisean, 198,5 x 147,5 cm
Museoak eskuratua, 1982
Figura maskulino bat lerro zuriz mugatutako ispilu batean islatzen da, eta, bertan, berau hartzen duen barnealde zirkularraren zati bat ere agertzen da –alberoa edo erakustaldi erotikoko eszenatokia–. Zoruaren murrizketa geometrikoa eta kromatikoa, hormak eta estoreak, modu bizian kontrastatzen dute konposizioan nagusi den presentzia azefalo eta deformearen tratamendu haragikoi eta elastikoarekin, zeinaren plastikotasuna bat datorren Baconek garai hartan eskulturarekiko zuen interesarekin –bere estudioan, Migel Anjelen Medicitarren Kaperako eguna lanaren irudi bat zeukan–. Ispilua ohiko elementua zen bere obran, hirurogeiko hamarkadaren amaieratik. Horrek, logela handitu beharrean, konfinamendua areagotzen du, eta ikuslea distortsionatutako errealitate propioaren voyeur bihurtzen da. 1925ean Londresera joan ostean, Baconek bidaiak egin zituen Berlin, Munich eta Parisera, 1926 eta 1928. urteen artean. Han, Picasso eta Buñuelen lana ezagutu, eta pintatzen hasi zen. Hurrengo hamarkadaren hasieran, bere lehenengo koadro garrantzitsuak egin zituen, baina ez zuen oihartzun handirik izan, eta, ondorioz, bere obraren zati bat apurtu eta pintura albo batera utzi zuen, 1944ra arte. Berrogeita hamarreko hamarkadan, bere figurazio pertsonala landu zuen, Rembrandt, Velázquez, Van Gogh eta Picassoren lanetik eta argazkigintzaren aitzindarien lanetatik abiatuta. 1962an, Londresko Tate Galleryk atzera begirakoa egin zion, eta horrek indartu egin zuen bere izen ona; ospe hori 1971n berretsi zen, Parisko Grand Palaisen jarri zuen erakusketak izandako arrakasta handiari esker. 1990ean, Madrilen hil baino urte bi lehenago, Velázquezi buruzko erakusketa bisitatu zuen Pradoko Museoan. [M.G.M.]

Hemen zaude
Egilea: Antonio López García, María López Moreno, Guillermo Solana Díez, Javier Viar Olloqui
ISBN: 978-84-96763-33-3 (castellano) 978-84-15113-12-6 (english)
Argitaratze-data: 11|09|01
Hizkuntzak: 2 itxulpen: Gaztelania eta Inglelesa
Neurriak: 24 x 27 cm
Koadernaketa: Paper-azalez, azal-hegalekin
Orrialde kopurua: 272
Ilustrazio kopurua: 176 Color / 45 BN (B&W)
PREZIOA
32 €
Estanpazio ‘Bioletak’. Sinatua eta zenbakitua
400 €
Estanpazio digitala "Bioletak" - Antonio López.
...
Estanpazio ‘Irasagarrondoa’. Sinatua eta zenbakitua
800 €
Estanpazio digitala "Irasagarrondoa" - Antonio López.
...
Estanpazio ‘Edalontzia loreekin eta hormarekin’. Sinatua eta zenbakitua
400 €
Estanpazio digitala "Edalontzia loreekin eta hormarekin" - ...
Estanpazio ‘Carmen lo’. Sinatua eta zenbakitua
400 €
Estanpazio digitala "Carmen lo" - Antonio López.
...
Estanpazio ‘Lucioren terraza’. Sinatua eta zenbakitua
650 €
Estanpazio digitala "Lucioren terraza" - Antonio López.
...