BILDUMA IRAUNKORRA
Gomendatutako ibilbidea
Ignacio Zuloaga
Eibar, Gipuzkoa, 1870-Madrid, 1945
1913
Olioa mihisean, 152 x 195,5 cm
Ramón de la Sota y Llano jaunaren dohaintza, 1919
Mathieu de Noailles kondesaren erretratua lanean, jatorri greziar eta errumaniarreko Anna Elisabeth de Brancovan olerkari paristarra agertzen da. Erretratuak gortina astunak dauzka inguruan, izaera eszenografikoa azpimarratu nahian. Dena dela, Zuloagak konposizioa irekitzen du El Grecoren atzealdeetan inspiratutako argizuloaren bidez, eta protagonismo osoa ematen dio emakumearen irudi sentsualari. Azkenik, eskuineko beheko angeluan, liburudun natura hila margotu du, literaturarekiko zaletasun biziaren adierazgarri, bai eta pasioaren sinboloa den perladun idunekoa eta maitasunaren adierazgarri diren arrosez betetako pitxer handia ere: kondesaren nortasunaren bildumatxo sinbolikoa eta, aldi berean, Espainiako barrokoko vanitas delako gaiaren eguneraketa. XX. mendearen hasierako nazioarteko kritikari artistikoen esanetan, garaiko margolari onenetakoa izan arren, Zuloagari atzerakuntza nazionala goresten zuela egotzi zioten Espainian. Bere prestakuntzak ez zuen inolako zerikusirik mundu akademikoarekin, Parisko zirkulu intelektualen eraginpean zegoen eta lotura estua zeukan 98ko Belaunaldiarekin. Hori guztiori dela eta, herri-kultura, XVII. mendeko Espainiako pintura eta Goyaren lana hartu zituen eredu. Eragin horien ondorioz, barneraketa psikologikoko lan adierazkorrak sortu zituen. Ezaugarri horiek, hain zuzen ere, bere estiloko faktore garrantzitsuenak izan ziren, ikuspegi erromantikoarekin eta betearazpenerako trebeziarekin batera. [J.N.G.]

Hemen zaude
Egilea: Andrew Dempsey, Timothy Hyman, Javier Viar et al.
ISBN: 84-482-3864-8
Argitaratze-data: 04|10|10
Hizkuntzak: Gaztelania eta ingelesa
Neurriak: 30 x 36 cm
Koadernaketa: Azal gogorrezko gaineko azalekin
Orrialde kopurua: 291
Ilustrazio kopurua: 179 (color)
PREZIOA
60 € 14 €
John Davies. Eskulturak eta marrazkiak, 1968az geroztik izeneko erakusketari esker azken urteotan izan den eskultore britainiarrik originalenetako eta sakonenetako baten ibilbidea errepasatzen da. Hirurogeita hamarreko hamarkadako lehenengo urteetan egin zituen lan errealistenetatik hasi eta gaur egungo ekoizpenera arte -erakusketan, gainera, orain burutzen ari den lanak ikusgai egongo dira eta, beraz, lehenengo aldia izango da horiek ikusten direla- Davies-ek (Chesire, 1943) giza figura du bere lanaren ardatz, nola tamaina naturalean hala formatu txikian. Museoko BBK aretoan erakusketako eskultura eta marrazki nagusiak ikusi ahal izango badira ere, Museoko beste espazioetan ere lan zehatzak erakutsiko ditu artistak.