Bilboko Arte Ederren Museoaren webguneak behar bezala betetzen ditu W3Ck ezarritako A Bikoitza mailaren web-edukirako irisgarritasun-ildoak. 1 eta 2 lehentasuna duten baldintza guztiak zorrotz egiaztatu dira, indarrean dagoen araudia betetzen dela bermatzeko.
Ondoren, Bilboko Arte Ederren Museoaren webgunearen irisgarritasuna bermatzeko hartutako neurrietako batzuk deskribatuko ditugu:
Orrialde guztietan, ondo desberdindutako lau esparru daude:
Dokumentuek lau esparru horien ordena gordetzen dute, baita estilo-orri erlastuak aplikatzen ez direnean edo pantaila-irakurgailu bat erabiltzen denean.
Webguneko irudi guztiek "alt" ezaugarria dute, testuzkoak ez diren elementuei testu baliokidea eskaintzeko, albo batera utzita irudi apaingarri hutsak.
Orrialdeetako elementu guztiek tabulazio-ordena logikoa jarraitzen dute, teklatuaren bitartez bertatik nabigatu daitekeela bermatzeko.
Web orri honetan, atalerako aukeratutako lanei dagozkien zeinu hizkuntzako bideoak daude..
Zeinu hizkuntzako materiala web orriaren atal finko batean dago sartuta, eduki gehigarriarekin (jatorrizko testua). Ikusi ahal izateko, Adobe Flash Player eduki behar da instalatuta.
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, Bilboko Arte Ederren Museoa berritu eta handitzeko proiektua jarri zen martxan.
Beharrizanen azterketan, agerian geratu zen minusbaliatu fisikoek zenbait gabezia zituztela museoaren espazio eta zerbitzuen irisgarritasunari eta erabilerari zegokienez. Konplexutasun handiko egoera da: 1945eko eraikin historiko bat da, eta, hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, beste eraikin moderno bat gehitu zitzaion; ondorioz, sarbideak aldatu eta pasabideak hobetu egin behar ziren. Hori dela eta, Irisgarritasun Plana egin zen, eta, horren bitartez, oztopo arkitektonikoak kentzeari buruz indarrean zegoen D16/84 araudia aplikatu zen; bertan, puntu hauek hartu ziren kontuan:
Museoko lehengo sarbidea aldatu egin zen; izan ere, handik joanda, eskailerak igo behar ziren.
Sarrera berri bi eraiki ziren, Arriagaren monumentuko plaza berritutik eta Chillida plaza berritik. Sarbide horiek zuzenekoak dira, ez dute eskailerarik eta maila berean daude.
Museo barruko komunikazioa arrapala bidez konpondu zen.
6 igogailu jarri ziren: karga-jasogailu 2, zerbitzu orokorreko 3 igogailu eta igogailu egokitu 1.
Minusbaliatuentzako 2 komun berri jarri ziren; mugikortasunerako distantzia libreak dituzte, bai eta komunak errazago erabiltzea ahalbidetzen duten barrak eta elementuak ere.
Museo barruko seinaleek ere irisgarritasunarekin lotutako arloak hartzen dituzte kontuan.
Oztopo arkitektonikorik gabeko ibilbide egokituaren berri ematen duen plano bat dago. Txartel-leihatilan gurpildun aulkiak eta artazi-aulkiak daude gure bisitarien esku.Sartu ibilbide egokituaren planora
Zenbait butaka arrunt kendu ziren, gurpildun aulkientzako lekua uzteko.
Beste alde batetik, museoak bisitarien behar bereziei erantzuten die Sail Didaktikoaren bitartez. Sail horrek bisitak bideratzen eta antolatzen ditu pertsonen interes eta ezaugarrien arabera.
Iberdrola eta Gorabiderekin lankidetzan, bisita azalduen programak museora hurbiltzeko aukera ematen die minusbaliotasun intelektuala duten pertsonei.
Gizarteratze programetan dauden pertsonentzat, bisitak diseinatu dira museoaren bildumara eta erakusketetara, euren interes eta itxaropenei egokitutako metodologia erabiliz.