X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

15|01|09 2015eko Programazioaren aurrerapena


2015eko erakusketen programari hasiera emateko, EQUIPO CRÓNICA (15/02/10–15/05/18) taldeari orain arte eskaini zaion erakusketa antologikorik handiena izango dugu ikusgai.

Tomàs Llorens izango da erakusketaren komisarioa, eta espainiar arteak eman duen talde mitiko honen 150 artelan baino gehiago bilduko dira museoko BBK aretoan. Hain zuzen ere, taldea 1964an sortu zuten Rafael Solbes (1940-1981), Juan Antonio Toledo (1940-1995) eta Manuel Valdés (1942) valentziarrek.

Hilabete geroago, 50eko hamarkada. MODA FRANtzIAn 1947-1957 (10/03/15–31/08/15) erakusketa aurkeztuko da. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker, Christian Dior, Balenciaga eta beste jostun ospetsu batzuek sortutako ehun modelo eta osagarri baino gehiago ikusi ahal izango dira. Pieza horietako gehienak Parisko Palais Galliera moda-museokoak dira, eta iazko uztailetik azarora arrakasta handiz aurkeztu ziren bertan.

Azkenik, Fundación Viana (CajaSur eta Kordobako Diputazioa) erakundeak antolatutako KORDOBAREN DISTIRA, BERTAKO FUNDAZIO ETA MUSEOETAN (17/03/15–15/06/15) erakusketan, XVII eta XX. mendeen arteko egileen laurogei artelan baino gehiago egongo dira ikusgai, Valdés Lealetik hasi eta Julio Romero de Torreseraino, besteak beste.