X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

20|07|30 Abuztuaren 1etik aurrera, museoak irekitzeko ordutegi jarraitua izango du, eta ordutegi-tarte berria izango du

Bilboko Arte Ederren Museoak abuztuaren 1etik aurrera bere eskaintza kulturala irisgarritasun handienarekin eskainiko dio publikoari, egun osoan irekita egongo baita, berriz ere ezarri duen ordutegi jarraituari esker.

Ordutegi berria, abuztuaren 1etik aurrera:

  • Aldi baterako erakusketak: astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 20:00etara.
  • Erakusketa iraunkorra: ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa; astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
  • 5 €-ko tarifa berezia egongo da aurrerantzean ere museo osoa ikusteko, eta bilduma iraunkorreko ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa ikusteko doako ordu-tartea 18:00etatik 20:00etara izango da
  • Igandeetan, hala aldi baterako erakusketak nola erakusketa iraunkorrak 11:00etatik 15:00etara ikusi ahal izango dira.

Gainera, Bilboko Arte Ederren Museoa ireki egingo da bihar, uztailak 31 (ostirala), jaieguna bada ere, ez-ohiko ordutegian:

Uztailaren 31ko (ostirala) jaieguna:
11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
5 €-ko tarifa berezia egongo da aurrerantzean ere museo osoa ikusteko, eta bilduma iraunkorreko ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa ikusteko doako tarifa berezia egongo da, 19:00etatik 21:00etara.

www.museobilbao.com