X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

11|09|04 Urre Sakratua-ren jarduerak

Urregintza tailerra, ipuin-kontalaria, audio-gida, bisita gidatuak, zine kolonbiarraren zikloa

Urregintza tailerra. Urregintzako piezak sortzea: kolonaurreko urregileen teknikak, tresnak, materialak eta zailtasunak. Bitxigintzako profesionala den Matxalen Krugek emango du.
Larunbata, ekainak 11, 12:00etan / asteartea, ekainak 14, 18:00etan / asteazkena, ekainak 15, 18:00etan
               Plaza-kopuru mugatua; nahitaez erreserbatu behar da 94 439 61 37 telefonoan: Orokorra 15€ / Museoaren lagunak 10 €
 
Ipuin-kontalaria. Nicolás Buenaventurak, esperientzia pedagogiko handia duen ipuin-kontalari ezagunak, Kolonbiako ahozko tradizio aberatsa ezagutaraziko du.
               Maestra palabra: larunbata, ekainak 25, 18:00etan, helduentzako saioa.
               Museoko Auditoriumean; sarrera librea, eserleku-kopurua bete arte.
Amaranta Porqué: larunbata, ekainak 25 / igandea, ekainak 26, 12:00etan, 6-13 urte bitarteko haurrekin datozen familientzako saioa. Plaza-kopuru mugatua. Nahitaez erreserbatu behar da 94 439 61 37 telefonoan; doako jarduera.
 
Audio-gida. Ibilbide azaldua erakusketatik. 1€ /Doakoa, Museoaren Lagunentzat
 
Bisita gidatuak. Gure gidariek erakusketa erakutsiko dizute. Igandero, 12:00etan:
Orokorra 5€ / Museoaren lagunak 4 €

Zine kolonbiarraren zikloa. Kolonbiako Enbaxadak zine kolonbiar garaikideari buruzko zikloa antolatu du.
               Uztaileko ostiral eta larunbatetan, 18:00etan eta 20:00etan;
Orokorra 3,5€ / Museoaren lagunak 2,6 €
 

Erantsitako artxiboak

Zerrendara itzuli