X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

19|01|31 Bideoartea sortzeko MULTIBERTSO bekak - IV. Edizio

Bideoartea sortzeko Multibertso bekek BBVA Fundazioak kultura garaikideko adierazpen artistikoekin duen konpromisoari erantzuten diote. Bilboko Arte Ederren Museoaren lankidetza dauka ekimenak; hain zuzen ere, 2017az geroztik, Museoak eta BBVA Fundazioak Bideoarte eta sorkuntza digitalerako programa antolatzen dute. Bideosorkuntza sustatzeko programa honen xedea Espainiako edo Espainian bizilekua duten beste nazionalitate batzuetako bideoartisten sormen lana babestea da, bai eta hortik sortzen diren artelanak hedatzen laguntzea ere.

2018ko Bideoartea sortzeko Multibertso beken ebaluazio-batzordea urtarrilaren 30ean bildu zen Madrilgo BBVA Fundazioaren egoitzan, eta erabaki zuen bekak honako eskaera hauei ematea:

  • Antonio Abad Roses (Lérida): "Oídos sordos"
  • Ana Laura Aláez Aláez (Bilbo, Bizkaia): "Portadoras queer: el doble y la repetición"
  • Patricia Esquivias (Caracas, Venezuela): "Cardón cardinal"
  • Jose Manuel Fernández Arregui (Bizkaia): "Armonías de Senectud"
  • Pedro González Romero (Aracena, Huelva): "Las sabias, los sabiondos, los resabiados"
  • Nadia Hotait (Madril): "Otoño a destiempo / Unseasonal Autumn"
  • María Isabel Palacín Lahoz (Bartzelona): "El Trayecto"
  • Josu Rekalde (Bizkaia), hauekin elkarlanean: Patxi Azpillaga Goenaga, Raúl Ibañez Torres, Marta Macho Stadler, María Begoña Vicario Calvo: "Denbora-Hariak / Hilos de Tiempo"
  • Antonio Serra Pérez (Bartzelona): "Iluminaciones: La experiencia de la Luz"
  • Marc Vives Muñoz (Bartzelona): "SSSSS (Sand Sea Sun Sex Sangría)"

Ebaluazio batzordearen buruak Rafael Pardo BBVA Fundazioaren zuzendaria eta Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria izan dira. Horiez gainera, batzordeko kide izan dira hauek: Miriam Alzuri, Bilboko Arte Ederren Museoko kontserbatzailea; Laura Baigorri, Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Ikerketa dekanordea; Guadalupe Echevarría, Bordeleko Arte Ederren Eskolako zuzendari ohia; Nuria Enguita, Bombas Gens Centre D'Art-en zuzendaria; Karin Ohlenschläger, Jardueren zuzendaria LABoral Centro de Arte y Creación Industrial zentroan; María Pallier, RTVEren Metrópolis programaren zuzendaria; Blanca de la Torre, komisario independentea eta arte kritikaria, eta Virginia Torrente, erakusketa komisarioa.

 

Loturak

Zerrendara itzuli