X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

18|05|08 Bideoartea sortzeko MULTIBERTSO bekak

Museoaren eta BBVA Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzea

 

BBVA Fundazioa bideosorkuntza bultzatzeko eta ezagutzera emateko lana egiten ari da azken urteetan. Mota horretako adierazpen artistikoekin duen lehentasunezko interes horren haritik, 2017ko apirilaren 26an, museoak eta fundazioak lankidetza akordioa egin zuten, Bideoarte eta sorkuntza digitaleko programa abian jartzeko. Akordioak bi helburu ditu: alde batetik, formatu eta hizkuntza berrietan oinarritutako adierazpen artistikoak ezagutzera ematea, museoan erakutsiz, eta, bestetik, museoa mota horretako sorkuntza garaikidearen abangoardian kokatzea, berrikuntza eta izaera esperimentala bereizgarritzat hartuta.

Programa garatzeko lehen akordio hori indartzeko, orain, lankidetza hitzarmena sinatu dute, Bideoartea sortzeko Multibertso beken programa bien artean sustatzeko; izan ere, BBVA Fundazioak 2014tik bultzatzen du programa hori, sorkuntza berritzailerako laguntzak emateko.

Lankidetza bi urtekoa izango da gutxienez, eta, gero, iraupena luzatu ahal izango da. 2018ko beka-deialdiarekin hasi, eta hurrengo urtean izango du jarraipena, 2019ko deialdiarekin. Hitzarmen berri honen bidez, museoak eta fundazioak batera kudeatuko dituzte bekak; hasteko, onuradunak hautatuko dituzte –oinarrien arabera, adituek eratutako ebaluazio-batzorde batek egingo du, bi instituzioetako zuzendariak batzordeburu direla–, eta, azkenik, garatutako proposamen asko museoan jarriko dira ikusgai.

Horrela, bideosorkuntzako prozesu osoari laguntza emateko helburua beteko da, hasi sortzaileei sorkuntza-lanak garatzeko laguntza emanez, eta lanak museoan erakutsiz amaituta, gizartean ezagutzera emateko.


 

Loturak

Zerrendara itzuli