X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

18|04|23 Bilboko Arte Ederren Museoak 2018ko Bikaintaunaren saria jaso du

 

Juan Mari Aburtok, Bilboko alkate eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren Patronatuaren presidenteak, eta Miguel Zugazak, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendariak, Radio Bilbaoren 2018ko Bikaintasunaren saria jaso zuten apirilaren 17an (asteartea), Radio Bilbaoren zuzendari eta Cadena Ser irratiko Euskadiko zuzendari Begoña Marañónen eskutik.

Sari-banaketa honen bigarren edizioa Azkuna Zentroan izan da, eta, horren bitartez, Radio Bilbaok hamaika pertsona, instituzio edo erakunderen bikaintasuna saritu nahi izan du honako alorretan:

 

Bikaintasunaren saria, Euskara alorrean: Euskaltzaindia.
Bikaintasunaren saria, Ikerketa alorrean: Ana Zubiaga.
Bikaintasunaren saria, Enpresa alorrean: Vicinay Cadenas S.A.
Bikaintasunaren saria, Kirola alorrean: José Ángel Iribar "Txopo".
• Bikaintasunaren saria, Artea eta Kultura alorrean: Bilboko Arte Ederren Museoa
Bikaintasunaren saria, Musika alorrean: "El Consorcio".
Bikaintasunaren saria, Eragin soziala alorrean: "M-8 adierazpena".
Bikaintasunaren saria, Komunikazioa alorrean: Antonio Fraguas "Forges" umorista, hil ostean.
Laboral Kutxa saria: Fair Saturday
SER Ohorezko runner-a saria: Martín Fiz.
SER Komunikazioko runner-a saria: Raúl Gómez "Maraton Man".

 

Zerrendara itzuli