X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

20|09|14 Bono Bizkaia Aurrera Kultura

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak Bizkaia Aurrera Kultura Bonua abiarazi du, kultura produktuen kontsumoa sustatzeko.

2 motatako bonuak aterako dira, eta biek ere 40 €-ko erosketa-balioa izango dute.

A motako BAKB

Prezioa: 25 €

Edozein motatako kultura produktuak eskuratzeko (B motako BAKBren barruan egon daitezkeen produktuak eta zerbitzuak izan ezik).


B motako BAKB

Prezioa: 15 €

Euskarazko produktuak eta euskaraz egiten diren kultura ikuskizunetarako sarrerak eskuratzeko.

 

Programatik kanpo daude paper-gauzak.

Bonuaren eta erosketaren zenbatekoaren aldea ordaintzeko bestelako ohiko ordainketa-sistemak erabil daitezke. Zenbatekoa txikiagoa bada, ez da aldea itzuliko.

2020/09/14tik 2021/05/24ra bitartean eros daitezke bonuak BBKren orotarako kutxazainetan, Bizkaian, eta Kutxabanken webgunean.

Bonuak 2020/09/14tik 2021/05/31ra erabil daitezke.

Informazio gehiago

 

Bilboko Arte Ederren Museoan erabiltzeko aukerak

Leihatila

  • A motako BAKB

    Museorako sarrerak, zinematekarako sarrerak, bisita gidatuak, Museoaren Lagun izateko izen-ematea edo hori berritzeko kuota, jakinarazpenak gaztelaniaz jaso nahi izanez gero (sustapena: benetako balioa, 45 €).

  • B motako BAKB

    Bisita gidatuak edo museorako sarrerak euskarazko bisita gidatu batekin lotuta badaude, edo Museoaren Lagun izateko izen-ematea edo hori berritzeko kuota, jakinarazpenak euskaraz jaso nahi izanez gero (sustapena: benetako balioa, 45 €).

Denda

  • A motako BAKB

    • Edozein liburu, katalogo, musika edo zinema DVD, gaztelaniaz
    • Inprimatze laminak nahieran
    • Grabatuak
    • VisitArte
  • B motako BAKB

    • Edozein liburu, katalogo, musika edo zinema DVD, euskaraz