X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

21|10|01 Bilbao Kultura Bonua

 

Jarduera kulturala eta komertziala bultzatzeko Bilboko Udalak sustatutako Bilbao Kultura Bonuarekin bat egingo du museoak. Ekimen honek bi modalitate eskaintzen ditu: 10 €-ko bonuak, 20 €-ko erosketa-balioarekin, eta 20 €-ko bonuak, 40 €-ko erosketa-balioarekin. Jada eskuratu daitezke bonobilbao.eus atarian eta Kutxabanken salmenta-terminaletan, 2022ko otsailaren 15era arte, eta erosten diren egunetik 2022ko martxoaren 15era erabili ahal izango dira.

 

Bilbao Kultura Bonua museoan

Museoko produktu edo zerbitzuak, besteak beste:

  • Museoaren Laguna txartela
  • Museoaren Lagunen kuotak berritu (sustapenak irauten duen bitartean berritu beharreko kuotentzat balioko du –2022ko martxoaren 15era arte–, eta gehienez ere 45 eguneko aurrerapenarekin erabili ahal izango da)
  • Sarrerak
  • Bisita gidatuak
  • Dendako sustapen-packak:
    • Packa: Arrue anaien edontzi-azpikoak + Guezala Bilbao poltsa (prezioa: 24 €). 20 €-ko bonuarekin truka daiteke

    • Packa: ABC mantala + sukaldeko trapua (prezioa: 26,50 €). 20 €-ko bonuarekin truka daiteke

    • Packa: Ricardo Arrue nezeserra + betaurrekoentzako zorroa (prezioa: 22 €). 20 €-ko bonuarekin truka daiteke

    • Packa: arte japoniarraren katalogoa + orri-markatzailea (prezioa: 25 €). 20 €-ko bonuarekin truka daiteke

    • Packa: arraunlariaren azulejoa + Euskal Artisten gida (prezioa: 44 €). 40 €-ko bonuarekin truka daiteke