X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

18|02|23 Cadena Ser, Bilboko Arte Ederren Museoaren babesle berria

 

Juan Mari Aburtok, Bilboko alkate eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren presidenteak; Begoña Marañónek, Cadena SER irratiko Euskadiko eskualde zuzendariak; eta Miguel Zugazak, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendariak, lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Horren bitartez, Cadena SER museoko Babesle bihurtuko da.

Cadena SER irratiak –2008. urtetik museoko jarduerak sustatzeko espazioak eskaintzen ditu, Enpresa Laguntzaile gisa– museoarekin duen lotura estutu du, hitzarmen berri honen bitartez; horri esker, museoaren gobernu organoa den eta ordezkaritza handiena duen Patronatuko kide bihurtu da.

Harremanak hamar urte beteko dituen honetan, Cadena SER irratiak bere konpromisoa indartu du, Fundazioan Babesle kargua hartuta. Fundazioan, hainbat instituzio –Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza– biltzen dira, eta, beste erakunde batzuekin batera –BBK, Metro Bilbao, Deia, Iberdrola, EITB, El Correo, BBVA Fundazioa, Banco Santander Fundazioa, Gondra Barandiarán Fundazioa eta Petronor–, Fundazioaren xedea erdiesten laguntzen dute.

Cadena SER irratiaren izenean, Begoña Marañón, Cadena SER irratiko Euskadiko eskualde zuzendaria, Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren Patronatuko kide izango da.

 

 

Zerrendara itzuli