X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

19|09|30 Zinema museoan

 

Zinemaren istoriak I

Auzoko zinema zahar batean sartzen ikusten dut nire burua. Aretora sartzean iluntasuna da nagusi eta pantailan itxura on desafiatzen duten aristokrata pinpirin batzuek bitrioloa destilatzen dute. Neva zeharkatzen duten zubietako batetik balaz hildako zaldi bat dago zintzilik. Bat batean, presoak matxinatu eta La Marsellesa kantatuko dute kamerak mugimendu goxo batekin inguratzen dituen bitartean. Etxeko atean, hondoa jotako gizon batek bere emazte eta haurrek nola bakarrik uzten duten ikusi du, bete beharreko misio bat daukala ulertu gabe. Berunezko goizaldean partisanoen gorpuak sudario gisa erabiliko duten ibaira jaurtitzen dituzte. Kanporatutako karabana batek basamortu amaigabea gurutzaten du etxe berri baten bila. Familia banatu ostean haizeak astindutako garagar-soroek bakarrik darraite euren lekuan, uzta jasotzeko zain. Emakume zahar bat etxeko atarian eseri da, errifle bat magalean duela, haurtzaroaren inozentzia defendatzeko. Umetan bete nituen beste askoren berdina den kuaderno bateko orrialde laukidunean esku batek "je sais que d'habitude..." idatzi du. Abesbatza bikoitzak Jesusi erruki izateko eskatzen dion bitartean eguzkia irten da itsaso gainera Lubeck inguruan. Urrutira, Hosseinek Tahereh harrapatu du, olibondo artean, behar duen erantzunaren bila. Xuxurlatuz hitz egiten duen ahotsa batek gogorarazi dit zinema historia guztiak bizi diren espazioa dela, izan diren guztiak, izango diren guztiak. Edertasun arriskutsua. Zutitu naiz. Nekez jarri naiz zutik eta kanpora atera naiz ametsetan paradisua zeharkatu ostean. Zinema-ikusle gisa hau da nire sakoneko bizipena. Niretzat kontatutako narrazio berezi batean kontakizun ezberdin askotatik iritsitako irudiak lotzen dituen irudikatutako amaigabeko film batean parte hartu izan eta parte hartzen jarraitzearena.

Santos Zunzunegui

Leku eta ordua

Museoaren Auditoriuma

18.00 Hitzaldia Santos Zunzuneguiren eskutik
19.00 Proiekzioa

Prezioa

Hitzaldia: Doan Proiekzioa: Orokorra: 3,5 €
Museoaren Lagunak: 2 €
25 urtetik beherakoak: Doan

Hizkuntza

Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin

  • 19 | 10 | 06

    Lady Windermere's Fan

    Ernst Lubitsch, AEB, 1925, 98'

      

  • 19 | 11 | 17

    Oktyabr

    Sergei M. Eisenstein, SESB, 1928, 100'

      

  • 19 | 12 | 15

    La grande illusion

    Jean Renoir, Frantzia, 1938, 114'

      

  • 20 | 01 | 10

    Genroku Chûshingura I-II

    Kenji Mizoguchi, Japonia, 1941, 241'

      

  • 20 | 02 | 02

    Paisà

    Roberto Rossellini, Italia, 946, 134'

      

  • 20 | 02 | 16

    Wagon Master

    John Ford, AEB, 1950, 86'

      

  • 20 | 03 | 15

    Bakushu

    Yasujiro Ozu, Japonia, 1951, 130'

      

  • 20 | 03 | 29

    The Night of the Hunter

    Charles Laughton, AEB, 1955, 93'

      

  • 120 | 04 | 19

    Pickpocket

    Robert Bresson, Frantzia, 1959, 75'

      

  • 20 | 05 | 17

    Chronik der Anna Magdalena Bach

    Jean-Marie Straub and Danièle Huillet, Alemania, 1968, 94'

      

  • 20 | 05 | 20

    Zire darakhatan zeyton

    Abbas Kiarostami, Iran, 1994, 108'

      

  • 14 | 06 | 31

    Histoire(s) du cinéma

    Jean-Luc Godard, Frantzia, 1999, 268'

      




Zerrendara itzuli