X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

21|01|08 Zinema museoan III

Filmoteca

 

Luis Buñuel Zikloa

Luis Buñuel zinemaren historiako zinemagile miretsienetakoa da, hainbat belaunaldirentzako erreferentea. Gehienbat Frantzian eta Mexikon ia 50 urteko ibilbidea garatu ondoren, Espainian sartu-irten aipagarriak eginda, Buñuelek XX. mendeko zinematografiaren klasikoetako batzuk ondu zituen, hala nola Ensayo de un crimen (1955), Viridiana (1961), El ángel exterminador (1962), Belle de Jour (1966) eta Tristana (1970). Atzera begirako honetan, Aragoiko zinemagileak zuzendu zituen 32 filmekin osatutako lan osoa proiektatuko da, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak antolatutako zikloan. Buñuelen langintzari buruzko bi liburu argitaratu dira, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz: lehena, Luis Buñuel, Nosferatu Bildumako 17. zenbakia da, eta Jesús Angulok eta Joxean Fernándezek koordinatu dute; bigarrena, Harkaitz Canok idatzi du, eta Nosferatu Bildumako 9. zenbakia da.

 

Zikloaren programa

Deskargatu

Prezioak (saio bakoitzeko)

Orokorra: 3,5 €
Museoaren Lagunak: 2 €
25 urtetik beherakoak: Doan


Lekua eta ordua

Auditoriuma (gaur egungo edukiera: 71 besaulki). Maskara erabiltzea nahitaezkoa da, baita pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun distantzia betetzen bada ere.


19:00 h

Hezkuntza

Film guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, gaztelaniazko azpitituluekin eskatzen dutenean.

 

Uztaila 2021

[ Luis Buñuel ]
02 | 07 | 2021

Belle de jour (Bella de día, 1967)

[ Luis Buñuel ]
09 | 07 | 2021

La Vía Láctea (La Voie Lactée, 1969)

[ Luis Buñuel ]
16 | 07 | 2021

Tristana (1970)

Sarrerak erosi

[ Luis Buñuel ]
23 | 07 | 2021

El discreto encanto de la burguesía (Le charme discret de la bourgeoisie, 1972)

Sarrerak erosi

[ Luis Buñuel ]
30 | 07 | 2021

El fantasma de la libertad (Le fantôme de la liberté, 1974)

Sarrerak erosi

Abuztua 2021

[ Luis Buñuel ]
06 | 08 | 2021

Ese oscuro objeto del deseo (Cet obscur objet du désir, 1977)

Sarrerak erosi