X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

14|06|13 Koto kontzertua

Japoniar artea eta japonismoa

Gure museoko ezohiko piezen artean, José Palacio (Montevideo, 1875-Bilbao, 1952) adopzioko bilbotarraren ekialdeko arteari buruzko bilduma dago. Bilduma hori aurreko mendearen erdialdean jaso zen museoan, María de Arechavaleta oinordekoaren dohaintza eta legatuaren bidez.

BBK Fundazioaren babesari esker, ekainaren 10etik (asteartea) aurrera, Japoniar artea eta japonismoa aurkeztuko dugu. Erakusketa bikain honek japoniar artearen 221 pieza biltzen ditu, edertasunagatik eta formaren kalitateagatik nabarmenak.

Hori dela eta, Koto kontzertu bat antolatu ditugu.

Kotoa, harpa horizontal antzeko bat, Japoniako instrumentu zaharrenetakoa da. Yoshie Sakaik, interpretatzaile ezagunenetakoak, obra tradizional eta garaikideen bilduma eskainiko du.


Ostirala, ekainak 13, 20:00etan. Auditoriuma.


Sarrerak txartel-leihatilan erakusketaren egunean bertan, 10:00etatik aurrera (Museoaren Lagunek 8 € / Publiko orokorrak 10 €).