X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

16|03|11 Hitzaldiak: Morales Jainkotiarra

Prado Museoak erakusketa bat eskaini zionetik mende bat igaro ondoren, Morales Jainkotiarra erakusketak pintorearen biografia eta lana berrikusten ditu, eta, era berean, artistaren produkzioaren konposizio bereizgarrienak ere aztertzen ditu. Alderdi horietan sakontzeko asmoz, bi hitzaldi antolatu ditugu, XVI. mendeko bigarren erdialdeko pintura espainiarreko izaera artistiko original eta antzemangarrienetakoa izan zuen pintorearen lana ulertzeko.

Erakusketa Prado Museo Nazionalarekin (aurreko udazkenean aurkeztu zen bertan) eta Bartzelonako Museu Nacional d'Art de Catalunya museoarekin (Bilboko erakusketa egin ondoren, bertara eramango da) antolatu da.

 

2016|04|20
Leticia Ruiz
Prado Museo Nazionaleko Errenazimentuko Pintura Espainiarreko buru eta erakusketako komisarioa.

Luis de Morales, Jainkotiarra

Luis de Morales XVI. mendeko artista espainiarrik berezienetakoa da. Haren biografia, oraindik ere argi-ilunetan, zehazten joan da azken urteotan. Tailer bateko maisua izan zen, eta erretaula eta aldareko koadro ugari egin zituen. Berezko ukituarekin, garai hartan penintsulan zeuden eragin flandestarrak eta italiarrak egokitu zituen. Zalantzarik gabe, dimentsio txikiko eta elaborazio zainduko debozio-taulei esker lortu zuen izen ona, eta "Jainkotiarra" ezizena jarri zitzaion.




2016|04|27
Ana Sánchez-Lassa de los Santos
Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumaren kontserbatzailea, 2012. urtera arte.

Emozioaren ikonografiak: Ama Birjina Umearekin eta Pietatea


Luis de Morales pintorearen gairik gogokoenetako bi Ama Birjina Umearekin eta Pietatea izan ziren. Bi gaiek pintorearen ekoizpenaren oinarrizko zatia hartzen dute, eta garrantzi handia hartzen dute bere estilo bereziarekin irudikatuta. Ama Birjina Umearekin gai atseginenetakoa da bere pinturan; Pietateak, berriz, Jaungoikoaren amaren bizitzako unerik latzenaren irudikapenak eskatzen duen emozio bizia transmititzen du.

 

Lekua eta ordua

Auditorioa, asteazkena, 19.00etan

Prezioa

Publiko orokorra: 35€
(Egin zaitez Museoaren Laguna 20€ gehiagogatik, eta atera etekina programa honen abantailei, urte amaierara arte)

Museoaren Laguna: 25 €

Online matrikula

 

Zerrendara itzuli