X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

14|04|03 Grecori buruzko hitzaldiak, dokumental baten proiekzioa eta erakusketa

Grecoren laugarren mendeurrena


Bilboko Arte Ederren Museoak bat egin du Grecoren heriotzaren laugarren mendeurrena ospatzeko ekitaldiekin, Greco. Materia eta arima jardunaldien bitartez. Jardunaldiok lau hitzaldi eta duela gutxi Pradoko Museoan estreinatutako El Greco. Pintor de lo invisible dokumentalaren proiekzioa barne hartzen dituzte. Era berean, Bilboko Arte Ederren Museoaren grecoak aurkezpen berezia ere egingo da (apirilak 30 – abuztuak 25); horren bitartez, museoaren bilduman dauden margolariaren bi artelanei buruzko ezkutuko alderdiak erakutsiko zaizkio jendeari: San Frantzisko otoitzean Gurutziltzatuaren aurrean (c. 1585) eta Deikundea (c. 1596-1600) dira bi artelan horiek.

Efemeridea aukera bikaina da margolariaren artelan garrantzitsuak ditugun museoentzat, artelan horiei buruzko ezagutzak egunean jartzeko. Gainera, Bilboko Arte Ederren Museoak (1908an sortua) 1914an ireki zituen ateak Atxuriko Arte eta Lanbide Eskolan, Grecori buruzko erakusketa batekin; beraz, ezin genuen hori gogora ekartzeko aukera galdu.

Jardunaldiek Grecoren obrari buruzko ikuspegi osoa eskainiko dute, honakoek eskainiko dituzten lau hitzaldiren bitartez: Leticia Ruiz, Errenazimentuko Espainiar Pinturaren burua, Pradoko Museo Nazionala; Ana Sánchez-Lassa, Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumaren kontserbatzailea 2012ra arte; Miriam Alzuri, Erakusketa Saila, eta José Luis Merino, Kontserbazio eta Zaharberritze Saileko burua, biak Bilboko Arte Ederren Museokoak. Bestalde, Dulwich Picture Galleryko (Londres) kontserbatzaile burua den Xabier Brayren gidoi zientifikoarekin egindako dokumentalak kezka artistikoak erakutsiko ditu margolariaren bizitza-eszenatokietan.

Loturak

Zerrendara itzuli