X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

19|12|19 Botín Zentroaren (Santander), Chillida Lekuren (Hernani, Gipuzkoa) eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko lankidetza-hitzarmena

Botín Zentroak, Chillida Lekuk eta Bilboko Arte Ederren Museoak akordio bat sinatu dute gaur, hiruren arteko sinergiak sortzeko asmoz, halakoek gizartearen zerbitzura dauden jarduera kulturalen sustapenean lagunduko baitute. Akordioa indarrean egongo da bihartik, abenduaren 20tik, aurrera, eta asmo hauek ditu: hiru museoetako bisitetan laguntzea eta hiruren programazioak ezagutaraztea. Urtebeteko iraupena izango du, eta, aldeek kontrakorik erabaki ezean, automatikoki luzatuko da, epe berdinetan.

2017an ireki zen Botín Zentroa, eta artearen esparruari ikuspegi berritzailea eman nahi dion arte-zentroa da. Misio sozial hau du: artearen bitartez, publiko guztien sormena sustatzea, garapen eta aberastasun ekonomikoa, kulturala eta soziala ekarriko baitu. Bestalde, ia bi hamarkadako ibilbidea duen Chillida Leku museoak euskal artista nazioartekoenaren memoria bizia irudikatzen du, eta, bere jardueren bitartez, Eduardo Chillidaren ondare artistikoa hedatzeko aliantzak eta elkarlanerako proiektuak bilatzen ditu. Azkenik, Bilboko Arte Ederren Museoa ehun urtetik gora dituen erakundea da, eta bere sorburuan erakundeen eta herritarren arteko elkarlana egon zen, artelanen bilduma esanguratsu bat sortzeko eta aktiboki parte hartzeko gizartea hezten eta balio kulturalak proiektatzen.

Hiru kultur zentro dira, beraz, eta jatorriaren, garapen historikoaren eta bakoitzaren ondarearen arabera posizio desberdina badute ere, ikuspegi estrategiko bat dute hirurek, sarean lan egitea eta ekosistema artistikoa sortzea baitu oinarrian hiruren ikuspegi estrategikoak. Hurbiltasun geografikoak indartzen duen nahi horrek balio positiboak eman diezazkieke gaur egun arte plastikoen alorrean lan egiten duten museoek eta kultur zentroek dituzten erronka berriei aurre egiteko.

Helburu horrexekin gauzatu da Botín Zentroaren, Chillida Lekuren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren akordioa, eta museoen kudeaketari dagozkion hiru arlo zehatzetan gauzatuko da: tarifen politikan, bazkideentzako onuretan eta jardueren berri emateko komunikazioaren alorrean.

 

1.- Tarifen hobariak

Hiru zentroen akordioan jasota dago museo bakoitzak ezarritako sarrera orokorrean % 20ko deskontua aplikatzea.

Sarreraren prezioan hobari hori izateko, bisitariek frogatu beharko dute aurrez gainerako bi instituzioetako bat bisitatu izana, leihatilan bisita horretako sarrera erakutsiz.

Deskontua berehala aplikatuko da, sarrera eta museo bakoitzeko behin. Ezin izango da beste sustapen batzuekin batera erabili.

Zerrendara itzuli