X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

20|05|15 Online ikastaroa

Francisco de Goya, Maja biluzia (xehetasuna), 1800 baino lehen © Museo Nacional del Prado
Museoaren Lagunentzat bakarrik

Pradoko bildumei buruzko oinarrizko ikastaroa

Bi hamarkadaren baino gehiagoren ondoren, museoaren eta Prado Museoaren Lagunak Fundazioaren arteko lankidetza estutu egin da, ikastaro gehiago antolatuta; kasu honetan, gure Lagunentzat bakarrik eta online modalitatean.

Prado Museoko bildumei buruzko oinarrizko proposamen batekin hasiko gara. Bertan, "bere bildumako maisulan handiak aztertzen dira, eta haien esanahi artistiko eta historikoa ulertzeko nahitaezko gakoak ematen dira". Ibilbide ikusgarria bi mila urteko artearen historian zehar, munduko museorik onenetako baten bildumaren bidez.

Datak

Ekainaren 1etik 30era

Modalitatea

Online

Garapena

ekainaren 1ean, astelehena, izena ematen dutenek mezu elektroniko bat jasoko dute, ekainaren 30era arte ikastaroaren programa osatzen duten 4 bideoak ikusteko. Bideo bakoitza, izena eman duten ikasleentzat soilik, hilabete horretan egongo da eskuragarri, eta epe horretan nahi adina alditan ikusi ahal izango da. Denbora hori igarota, hitzaldiek eskuragarri egoteari utziko diote, esteka (transferiezina) desgaituta geratuko baita. Bideoak ez dira beste euskarri batean eskainiko, eta ezingo dira ikusi adierazitako alditik kanpo

Prezioa

50 €

PROGRAMA

  • Antzinaroa – Erromanikoa – Gotikoa
  • Flandesko jatorrizko artea eta Errenazimentua
  • Veneziako Errenazimentua – Manierismoa – Barrokoa
  • Neoklasizismoa – Erromantizismoa – Errealismoa

Irakaslea

Almudena Ruiz del Árbol
Prado Museoaren Lagunen Fundazioa

Izen-ematea

Museoaren Lagunak webgunean matrikulatu behar dira, eta hor egingo dute ikastaroaren zenbatekoaren ordainketa bakarra

Izena emateko epea

maiatzaren 15etik 28ra

Jarraipena

Bilboko Arte Ederren Museoak Prado Museoak emandako esteka bidaliko die izena eman dutenei, ikastaroko bideoak ikusi ditzaten, zehaztutako argibideen arabera. Era berean, programari buruzko dokumentazioa bidaliko du

Informazioa

visitantes@museobilbao.com

Tel. 94 439 61 37

Bete ezazu formularioa

 

Zerrendara itzuli