X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

16|07|28 El Corte Inglések lankidetza berritu du museoarekin, eta igandeetako bisita gidatuak babestuko ditu

Hitzarmenari esker, museoko erabiltzaileek dohainik izango dute jarduera hau

 

El Corte Inglések eta Bilboko Arte Ederren Museoak hitzarmen berri bat sinatu dute oraintsu. Horren bidez, berritu egin da bi hamarkada baino gehiagoz saltegi handi horrek kultur erakundearekin izan duen lankidetza; aldi horretan, halaber, museoan garaturiko jarduera ugariren babeslea izan da. El Corte Inglésekin izenpetutako lankidetza-hitzarmen berrari esker, museoko erabiltzaileen artean arrakasta handiena duen jardueretako batez dohainik gozatzeko aukera egongo da: igandeetako bisita gidatuak.

Horrela, igandero 12:00etan egiten den ibilbide gidatuan dohainik parte hartu ahal izango dute bisitariek, bilduma iraunkorreko aretoetatik eta aldi baterako erakusketa nabarmenetatik barrena, gidari profesional batek lagunduta. Taldeak gehienez 20 pertsonakoak izaten dira, eta bisita gidatuak gutxi gorabehera ordu eta laurden irauten du. Bisitak gaztelaniaz eta euskaraz (hilabete bakoitzeko azken igandean) egiten dira, eta museoko leihatilan doan erreserbatu daitezke, museorako sarrera erostean.

Hitzarmen honek El Corte Inglés enpresak duela bi hamarkadatatik museoarekin duen konpromisoaren jarraipena dakar, funtsezko jardueren garapenean modu erabakigarrian laguntzeko. Izan ere, banaketa-taldearen babesari esker, denbora-tarte horretan, besteak beste, Arte Ederren Museoko bilduma iraunkorreko 119 artelan zaharberritu ahal izan dira. Orain, gainera, bisitarien alde egiten du zuzenean, artelanen ezagutza eta gozamena sustatzen baitu.

Bilboko El Corte Ingléseko zuzendari Enrique Casado pozik agertu da sinatu berri den akordioagatik. "Arte Ederren Museoarekin sinatu berri dugun hitzarmenak indartu baino ez du egingo duela 25 urtez geroztik erakunde honekin daukagun etengabeko lankidetza estua. Lankidetza horrek, halaber, Bilboko eta Bizkai osoko bizitza kulturalean modu aktiboan pate hartzea ahalbidetu digu, eta ahalbidetuko digu, aurrerantzean ere".

Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari Javier Viar ere pozik agertu da El Corte Inglések museoarekin horrenbeste urtez izan duen harreman oparoak aurrera jarraitzearekin, artean interesa duten guztiei ezagutza helarazteko balioko baitu.

El Corte Inglésen igandeetako bisitak programa datorren igandean hasiko da, uztailak 31an.

El Crote Inglés

Loturak

Zerrendara itzuli