X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

12|01|30 Antonio López erakusketa: ¡Eskerrik asko!

209.531 bisitarirekin, Antonio López margolariari eskainitako erakusketa gure museoaren historian bisitari gehien izan duen erakusketa da.

Gure eskerrik zintzoena adierazi nahi diogu BBK Fundazioari, kultur gertakari honi eta museoaren jarduerari emandako laguntzagatik, bai eta komunikabideei ere, izan ere, erakusketak sortu dituen gertakari guztien berri zehatza emanez, arrakasta lortzen lagundu dute. Eta gure babesle, lankide, lagun eta bisitariei ere, eskerrik asko museora etortzeagatik eta eman diguzuen babesagatik, ahaleginez eta lorpenez betetako urte bikain honetan.

Baina, batez ere, Antonio Lópezi helarazi nahi dizkiot hemendik Bilboko Arte Ederren Museoaren esker ona eta adiskidetasun zintzoa.


Loturak

Zerrendara itzuli