X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

19|10|14 Ezohiko irekiera. Asteartea, urriak 15

“Zuloaga 1870–1945” erakusketaren azken astea

 

"Zuloaga 1870–1945" erakusketa aste osoan zehar bisitatu ahal izango da azkenekoz, urriaren 20an itxi baino lehen. Museoak bihar (asteartea) ere irekiko du erakusketa (asteko egun horretan, normalean, museoa itxita egoten da); izan ere, publikoak oso harrera ona egin dio.

Inauguratu zenetik gaur arte, "Zuloaga 1870–1945" erakusketak laurogeita hamazazpi mila bisitari baino gehiago izan ditu; erakusketan pintorearen ibilbide artistikoa ezagutu daiteke, 95 koadroren bitartez (horietako asko ez dira aurretik ikusgai egon), eta Ignacio Zuloagaren obrari buruz orain arte antolatu den erakusketa antologiko handiena osatzen dute.

 

Ordutegia
Aste osoan (asteartea barne), 10:00etatik 20:00etara.

 

Tarifa
Orokorra (10 €), 18:00ak arte (sarrera hobaridunak salbu)
Murriztua (8 €), 18:00etatik 20:00etara, eta urriaren 15ean, asteartean, egun osoan.

 

 

Zerrendara itzuli