X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

18|03|23 Ezohiko irekierak: martxoak 27 (asteartea) eta apirilak 3 (asteartea)

Bilboko Arte Ederren Museoak egunero irekiko du Aste Santuan, ohiko ordutegian (10:etatik 20:00etara)

 

Aste Santuan eta Pazko Astean, Bilboko Arte Ederren Museoak egunero irekiko du, honako egunetan barne: martxoak 29 (osteguna), martxoak 30 (ostirala) eta apirilak 2 (astelehena); baita bi aste horietako astearteetan (museoak itxi ohi duen eguna) ere: martxoak 27 eta apirilak 3.

 

EGITARAUA

Goya eta gorte ilustratua erakusketa. 1-13. aretoak
Eduardo Arroyo. Le retour des croisades erakusketa. BBK aretoa Obra Gonbidatua: Rembrandt. Neskatila leihoan (1645). 15. aretoa Bilduma iraunkorra: antzinako artearen aurkezpen pilotua 16-20. aretoetan, aurten museoan apurka-apurka egingo den berrikuntza museografikoaren erakusgarri gisa; euskal artistak 21-29. aretoetan eta arte garaikidea 32. aretoan.

 

Ordutegia: 10:00etatik 20:00etara
Sarrera: orokorra 9 € / murriztua 7 €

Egunero, 18:00etatik 20:00etara, doako sarrera bilduma iraunkorrerako, Obra Gonbidatua: Rembrandt programarako eta Eduardo Arroyo. Le retour des croisades erakusketarako. Ordutegi horretan bertan, sarrera murriztua Goya eta gorte ilustratua erakusketarako.

Zerrendara itzuli