X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

09|08|05 Juan Crisóstomo de Arriagaren monumentua. Kontserba- ziorako tratamendua

09|08|05

Bilboko Arte Eder Museoaren kanpoaldean dagoen eta Bilboko Udalaren jabetzakoa den Juan Crisóstomo de Arriagaren omenezko monumentua Francisco Durrioren lanik aipagarrienetakoa da.

Urre koloreko brontzezko eskultura bat da, granito arrosaz egindako basamentu eta idulki gainean jarritakoa (multzoaren neurriak: 550 x 445 x 610 cm). Lanak musikaren musa den Euterpe irudikatzen du, Juan Crisóstomo de Arriaga konpositore bilbotar ospetsuaren heriotza goiztiarragatiko samina sinbolizatzen duen keinuarekin. Eskulturak poluzio eta zikinkeria dauka pilatuta, eta ura erortzen den lekuan isurketak daude, kobre-klorurozko konkrezio berdexka txikiak sortzen direlarik. Garbiketa orokor leun bat egin behar zitzaion monumentuari, eta, ondoren, isurketak tratatu behar ziren, kobre-kloruroak kentzeko eta horrelakorik berriz ez gertatzeko. Babes orokorra aplikatu zen, brontzerako egokiak ziren bernizak eta argizariak erabiliz. Gainera, basamentua garbitu zen eta ur-zirkuituaren berrikuspena egin zen.

Zerrendara itzuli