X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

13|11|15 Hitzaldia “Darío de Regoyos. Abentura inpresionista”

Hizlaria: Juan San Nicolás

1975ean, Juan San Nicolásek Darío de Regoyosen bizitzari eta obrari buruzko ikerketak hasi zituen, eta, harrezkero, ez du amore eman margolari hau ezagutarazteko eta bere garaiko testuinguru artistikoaren barruan lehentasunezko tokian jartzeko lanean. Gure museoarentzat, Regoyosen erakusketa antologiko garrantzitsuenetako baten komisarioa izan da, eta haren olio-margolanen katalogo arrazoituaren argitalpena eta margolariak bere bizitzan zenbait artistarekin trukatu zuen korrespondentzia oparoa jasoko duen gutun-liburua ari da azkentzen.

Asteazkena, azaroak 20
19:00etan, auditoriumean
Sarrera dohainik (lekua bete arte)

Jaso gonbidapena museoko txartel-leihatilan, egun berean, 10:00etatik aurrera, eta ezagutu argiak eta paisaiak liluratutako bohemio honen pinturaren gakoak.

Zerrendara itzuli