X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

20|06|25 Udako ordutegia eta doako tarte berria

Ahalik eta irisgarritasunik handiena eskaintzen jarraitzeko asmoz, museoak ordutegiak egokituko ditu uztailean, abuztuan eta irailean.

Astelehenetik larunbatera 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara

Igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 15:00etara.

Ordutegi honi esker, ikustaldia egiteko denbora gehiago dago, eta eguneko azkenengo orduak aprobetxatu daitezke. Gainera, esperientzia artistikoa luzatu ahal izango da Maider López artistaren Arnasa argi-instalazioari esker, museoaren kanpoaldetik ikusi ahal izango baita ilunabarrean. Igandeetan arratsaldeko 15:00etan itxiko da museoa.

Doako ordu tarte berria

Udan, 5 €-ko tarifa berezia mantenduko da museoa ikusteko, eta doako tarifa berezia egongo da 19:00etatik 21:00etara, ABC. Bilboko Museoaren alfabetoan bilduma iraunkorra ikusteko.

Bi tarifetan sartuta dago gailu mugikorretara audiogidak doan deskargatzeko aukera, hala bildumaren audiogida nahiz "Ameztoy erakusketarena", nola "ARTEArekin kontatuko dizugu" umeentzako audiogida ere.

 

Loturak